Gaztelekua hilaren 20an zabalduko dute berriro

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2016ko ira. 12a, 11:04
Uda bukatu da, eta ikasturte berria hasi da dagoeneko. Horrekin batera Azpeitiko Gaztelekua ere martxan hasteko prest dago. Irailaren 20an, asteartean, zabalduko dute, 17:00etan. Hala ere, irailaren 20tik 22ra ordutegi berezia izango du: 17:00etatik 18:30era DBH1eko ikasleentzat irekiko da eta 18:30etik aurrera gainontzeko gazteentzat.\ \ Aurrerantzean Gaztelekuako erabiltzaile berriek izena eman beharko dute. Horretarako, irailaren 14an, 15ean eta 16an izango dute aukera, 14:00etatik 19:00etara bitartean, gaztelekuan. Horretarako beharrezkoa da seme-alabak gurasoekin joatea, gurasoen sinadura ezinbestekoa baita Gaztelekuko erabiltzaile izateko. Horrez gain, argazki bat ere eman behar da izena emateko.\ \ Animatu eta bertaratu, primeran pasatuko dugu eta!