Hemen da Xanjuandegiko Ume eguna

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2016ko mai. 12a, 10:21
Udaberria iritsi eta eguraldi onarekin batera hasi da Amona Mantangorri Sanjuandegirako bidea egiten. Hori dela-eta, Ume Eguna ere gerturatzen ari da, eta maiatzaren 28an, zapatua, egingo dugun egun osoko egitarauan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. \ \ Honakoa izango da egitaraua: \ \ 11:00etan, Jose Antonio Agirre plazan elkartzea. \ \ 11:00etatik 13:30era, jolasak. \ \ 13:30etan, bazkaria. \ \ 15:00etatik 16:00etara "Ekain-Txou" ikuskizuna \ \ 17:00etan Kalejira plazara! (Ekainak 5eko Lipdup grabaketan parte hartuko dugu) \ \ \ Ume Egunean parte hartu nahi? \ \ Gerturatu zaitezte herriko ikastoletan banatu dugun fitxa beteta (bertan ere egongo da betetzeko aukera) Gazte Informazio Bulegora (udaltzaingoen ondoan) edo Xanjuandegiko auzo lokalera (Igerileku ondoan) egun hauetako batean: \ \ - Maiatzak 18, asteazkena, 17:00etatik - 20:00etara (Xanjuandegiko Auzo Lokalean) \ - Maiatzak 19, osteguna, 16:30etatik - 20:00etara (Gazte informazio Bulegoan) \ - Maiatzak 20, ostirala, 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etatik 20:00etara (GIB-n) \ \ Fitxarekin batera 5 euro ordaindu beharko dira, kamiseta bat eta bazkaria hartuko dituztenak. Baina posible da aurreko urteren batetik kamiseta izatea, orduan nahikoa izango da 3 euro ordainduta bazkariagatik. Beharrezkoa izango da egunean bertan haurrak kamixeta jantzita eramatea. \ \ Gurasook bazkariko antolakuntza errazten-eta lagun nahi baduzue, hurbildu zaitezte izena emateko jarriko dugun mahaira, zure asmo ona adieraztea. Eskertuko dizuegu. \ \ Oharrak: \ \ - LH 5 eta LH 6 mailetako umeek aukera dute egitarauko ekintza guztietan parte hartzeko, baina ez gara beraien arduradun egingo bazkalostetik aurrera. \ - Ez da onartuko adierazitako egunetatik kanpo egindako izen ematerik. \ - Txikienak 2011an jaiotakoak izango dira. \ \ Arazoren bat edo zalantzaren bat izanez gero deitu: 645 471 700 zenbakira edo idatzi xjauzolanean@hotmail.com helbidera. Animatu zaitezte Ume Egunera!!