Zabalik da udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2016ko api. 15a, 18:12
Jauzika Heziketa Elkarteak Azpeitiko Udal Udaleku Irekietan haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta heziketa behar berezietan adituak behar ditu. Hori dela-eta, haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleentzat eta heziketan behar berezietan adituak direnentzat deialdia egin dute.\ \ Aukeraketa egiterakoan, bereziki baloratuko dira aisialdiko begirale titulua edukitzea, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) izatea eta hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo egiten aritzea. Horretaz gain, azpeitiarra izatea ere lehenetsiko da, Jauzikakoek azaldu dutenez. \ \ Curriculumak apirilak 30, igandea, baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, 943 15 71 60 telefonora deitu edo Gazte Informazio Bulegora jo behar da.