Kale artean

Azpeitiko kaleetan ere bada arteaz gozatzeko aukera. Horma ezkutuetan edota agerian, badira artelan koloretsuak, sinadurarekin edo gabe, anonimotasunean beren sorkuntzak kalera ateratzen dituztenak. Buruhezurdun tximeletak, filmetako pertsonaiak zuri-beltzean ala kasuko elefante ehiztariak. Jakin ezazue zuek ere, beste edozein kultur arlo desberdinekin batera, \"xei mille euro daudela!\" kultur sorkuntzarako.