Xeyeko inoiz baino atleta gehiagok hartu dute parte Aste Santuko kontzentrazioetan

Aste Santuko oporraldia zela medio, gure inguruko federazioek hainbat kontzentrazio antolatu zituzten. Lurralde bakoitzeko atletarik onentsuenak elkartu dira horietan. Gure taldetik inoiz baino atleta gehiago eraman dituzte; astebetez, goiz eta arratsalde entrenatzeko aukera izan dute. Herrian bertan atletismo pistarik ez izatean, horrelako kontzentrazio batek ematen duen aukera izugarria da Xeye taldeko atletentzat.\ \ Hauek dira Aste Santuan Xeyeko atletak izan dituzten hitzorduak:\ \ - Saloura joan ziren infantil eta kadete mailakoak, guztira 10 neska-mutil.\ - Benicassimen egon ziren junior eta jubenil mailakoak, 4 neska-mutil.\ - Euskadiko selekzioak, distantzia ertain eta luzeko atletarik onenak Segovian bildu zituen, eta Xeyeko atleta bat egon zen bertan.\ \ Lan bikaina egin dute, atletismoaren inguruan oporrak pasatuz. Argi dago taldearen maila goraka doala, ea bide horri eusten diogun.