Zabalik da Emakumeentzako Jabetze Eskoletan izena emateko epea

Urte berriarekin batera, Emakumeentzako Jabetze Eskola berriak jarri ditugu martxan Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak. Gaurtik hasita eta urtarrilaren 23ra bitartean eman daiteke izena Jabetze Eskoletan parte hartzeko. \ \ Informazio osagarria edo argibideak behar izanez gero, goizeetan udaletxeko Parekidetasun sailera jo dezakezute. Arratsaldeetan, aldiz, Emakumeen Txokoan izango gara edozein zalantza argitzeko.