#egunkaria25, langile eta kontseilukideen bazkaria\

25 urte hauetan Egunkaria-n eta Berria-n kontseilukide eta langile izandako askok ospakizun gisa bazkari bat egin genuen atzo, Egunkaria-ren sorreraren 25. urteurrenean, Zornotzan. 126 lagun bildu ginen; tartean geunden hamar azpeitiar. Bazkalondoren argazki bat atera genuen, eta mende laurden honetan hil diren hemeretzi kideak gogoan izan genituen.\ \ 25. urteurrenaz-eta informazio gehiagorako: egunkaria.info