Ernaik batzar zabala egingo du ostiralean, Sindikatu Zaharrean

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2015ko urr. 21a, 08:33
Urriaren 23an, ostirala, Ernairen bilgune zabala egingo dute Sindikatu Zaharrean, 18:00etan hasita. Bertan, erronka nagusien inguruan hitz egin eta urteko plangintzaz eztabaidatuko da. Gazte guztiei bertaratzeko eta ekarpenak egiteko deia luzatzen diegu, Azpeitia eta Euskal Herria eraldatzeko guztion iritziak entzutea beharrezkoa baita.