\'Lesbianak legez eta bidez? Erronkak eta proposamenak\' ikerketa aurkeztuko dute asteazkenean

Lesbianak legez eta bidez? Erronkak eta proposamenak ikerketa-egitasmoaren aurkezpena egingo da urriaren 21ean, asteazkena. Joan den ekainean atzeratu egin behar izan genuen aurkezpena, eta asteazken honetan izango da 19:00etan, Emakumeen Txokoan. \ \ 2014ko ikerketa honetan, EAEn bizi diren lesbianek pairatzen duten diskriminazio soziala, mota guztietako baliabide sozialak ezagutzeko eta erabiltzeko zailtasunak, edota diskriminazioek eragindako ondorioak aztertu dituzte; lesbianentzat arriskutsuak diren lekuak eta egoerak ere identifikatu dituzte. Emakume lesbianen errealitate eta identitate anitzak ulertzeko tresna baliagarria den ikuspegi honetan adina, migrazio-mugimenduak, buru- eta funtzio-aniztasuna eta transexualitatea kontuan hartu dituzte. \ \ • Hizlaria: Josune Ortiz. \ • Eguna: urriak 21, asteazkena. \ • Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoa. \ • Ordua: 19:00etan.