I. Xake Txapelketa Herrikoia jokatuko da uztailaren 4an

Erabiltzailearen aurpegia Xaputarrak Xake Kluba 2015ko eka. 22a, 13:59
Datorren uztailaren 4an, zapatua, I. Xake Txapelketa Herrikoia izango da udaletxe azpiko arkupetan, 16:30ean hasita. Bi mailatan arituko dira jokalariak: lehenengo mailan arituko dira 14 urte baino gehiagokoak eta bigarrengo mailan 14 urtera artekoak. \ \ Parte hartzea nahi duen edozein azpeitiarri dago zuzenduta txapelketa, eta dohainik izango da. Izen-ematea aurrez egitea eskertuko da, lanak aurreratzeko balioko baitigu. Txapelketaren bukaeran, bi mailetako lehen hiru sailkatuentzat garaikurrak egongo dira.