Egitarau zabala osatu dute abenduaren 20an Sanjuandegin ospatuko den Azoka Herritik-en baitan

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2014ko abe. 10a, 16:10
Egitarau zabala osatu dute abenduaren 20an Sanjuandegin ospatuko den Azoka Herritik-en baitan. Hona hemen xehetasunak:\ \ Abenduaren 20a, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan \ \ Postuak:\ \ - Baserritarrak\ - Bidezko merkataritza\ - Bigarren eskuko denda-azoka \ - Artisauak\ - Herriko GKE ezberdinen kooperazio postua eta janaria biltzeko puntua \ - Extremadurako komunitatea\ - Janari postuak: txorizoa, haragi egosia eta salda\ - Kultur- mahaia \ - Jolastek. Robotika laborategia.\ \ Egitaraua:\ \ 10:30ean Itsasiko Ttuntturroak auzoan zehar\ \ 11:00etan Zirku musikatua tailerra haurrentzat.\ \ 12:00etan Arte eta Diseinu ikastegiaren eskutik, haurrentzako marrazketa tailerra. \ \ 12:00etan Extremadurako janari eta edari dastaketa (repapaloa, urdaiazpikoa, ardoa...)\ \ 16:00etan Munduko jolasak (Kooperazio astearen baitan). \ \ 16:00etan Gure haurrekin jolasteko jolas tailerra (guraso eta helduentzat), Txiki Txoko ludotekan\ \ 17:30ean Txokolatada\ \ 18:00etan Ipuin kontalaria\ \ 19:00ak aldera Buruhandi eta erraldoiak, trikitilariek lagunduta\ \ Egun osoan, Azpeitiko Argazki Elkartekoen lanak ikusgai izango dira plazan.\ \ Irratian jostailua eta generoari buruzko elkarrizketa.