Azoka Herritik, herria auzoetatik. Abenduaren 20an, Sanjuandegin!

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2014ko abe. 4a, 12:30
Sanjuandegi izango da Azoka Herritik ekimenaren hurrengo geltokia. Asteak dira herriko kolektibo ezberdinak XJ Auzolanean elkartearekin batera prestaketa lanetan sartuta gabiltzala. Abenduaren 20rako egun osoko egitaraua osatu samar dugu, eta aurreratu dezakegu artisauak, baserritarrak, kultur emanaldiak, haurrentzako jolasak, bigarren eskuko materiala, Extremadurako jaki eta edarien dastaketa eta txokolatada izango direla bertan, besteak beste.\ \ Datorren astean emango ditugu ekimenaren zehaztasun guztiak.