Europar Batasuna, kontinentean ustezko “demokrazia ...

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2014ko mai. 19a, 20:18
Europar Batasuna, kontinentean ustezko "demokrazia" eraikitzeko aitzakiarekin sortu zen. Ukaezina da ordea, Europar Batasuna ideal kapitalista inperialistaren arabera sortutako makinaria dela. Horren adibide da, Europar Batasunak NATOren sorrera eta garapenean izan duen paper aktiboa. Herri eta herritarron interesetik at, gutxi batzuen aberastasuna handitu eta bermatzeko tresneria ekonomiko, politikoa eta militarra da hain zuzen. \ \ Baina, historian atzera egin gabe ere, egun Europar Batasunak interes kapitalisten mesedetara mugitzen den egitura izaten jarraitzen duela ikus dezakegu. Gure etxetik urrun, eta burgesia asebetetzeko neurriak oinarri, Frantziak bere erreferentzia galduta Merkelen Alemania da orain gidaritza daramana. \ \ Ez da soilik langile klasearen interesei uko egin eta hauei parez pare jarritako egitura. Herri eskubideak zapaldu eta berau osatzen duten Estatuen aldeko politikak sustazen ditu Europar Batasunak; Estatuak multinazional handien eta finantza enpresen mesedetara kokatzen direla bermatuz betiere. Troikak agintzen du eta Estatuek bete. Hori da Europar Batasunaren logika eta hor ez dago herri zapalduontzako tokirik. \ \ Zentzu horretan, egungo Kapitalaren Europarekiko eta Estatu zapaltzaileen Europarekiko haustura da guk planteatzen duguna. Argi daukagu Europar hauteskundeetan parte hartuz ez dugula EB eraldatuko. Eraldaketa ez da aukera bat Europar Batasunaren oinarrian sistema kapitalista dagoenean; Europar Batasunaren desagerpenaz hautsiko da bakarrik bere izana. Hori dela eta, hauteskundeetan parte hartzeko deia luzatzen badugu ere, argi esan nahi dugu gure aukera herrien europa dela. Herrietan eta herritarretan oinarritutako eredua da Europara daramaguna. \ \ Herrien europa eraikitzeko bidean baina baditugu zereginak eta horri begira hauteskunde hauetan euskal langileriaren, klase zapalduaren, herritarren eta gazteon aldarrikapenak bertan izatea bermatuko dugu; kalean irabazten ditugun borrokek bertan oihartzuna izatea da gure nahia. Europar Batasunaren ziztada bilakatu eta erabaki eta eztabaida eremuetatik at geratzen garen herritar ororen hitza bertaratzea. Finean, bere izana kolokan jartzea eta hausturaren beharra azaleratzea. \ \ Guzti horrez gain, Europar Parlamentuan egindako lanak gure herrian martxan den konponbide prozesuari ekarpena egiteko balio behar digu. Bi norabidetan: \ \ Batetik, Bruselan egoteak ez dakarrelako soilik Parlamentu barruan egindako lana, Estaturik gabeko herri ordezkariekin edota kapitalaren-troikaren europaren aurrean bestelako eredua aldarrikatzen duten sektore iraultzaileekin aliantzak garatzea ezinbestekoa da. Parlamentuko lana ez da soilik barruan garatzen, inguruan dauden aliatuekin elkarlana estutu, errealitateak ezagutu eta elkartasun internazionalistaren logikatik hartu emana izatea ere badakar. \ \ Bestetik, Euskal Herrian gatazkaren konponbideari begira irekitako prozesu demokratikoari zein herri sektore zapalduon interesei erantzunez egunez egun eraikitzen ari garen prozesu sozialari ekarpena egin behar diogu hauteskunde hauetan parte hartuz. Euskal Herrian hegemonia politikoa kolokan dagoen honetan, ezker independentista vs neoliberalismo espainol-erregionalistaren aurrean urratsa emateko aukera dugu. \ \ Euskal Herriko ahotsa nazioartean zabaldu eta nazioartean ematen diren borrokak bertaratu behar ditugu. Euskal Herria eta nazioartea izango dira konponbide prozesuaren hartzaile eta parlamentuan egoteak horretarako aukerak irekitzen ditu. \ \ Hori ala, maiatzaren 25ean ospatuko diren hauteskundeak gure bidean aurrera egiteko parada eta aukera gisa ulertuta, bozka bidez parte hartzeko deia luzatu nahi diogu gazteriari, gure helburuak betetzeko hautu gisa EHBilduren hautagaitza babestuz.