Gaur hasiko da Ume Eguneko izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia XJ Auzolanean 2014ko mai. 9a, 10:39
Gaur, ostirala, hasiko da Sanjuandegiko Ume Egunerako izen-ematea, Iluntze auzo lokalean. \ \ Datozen egunetan ere eman ahal izango da izena: \ \ - Gaur, ostirala: 17:00etatik 20:00etara. \ - Bihar, larunbata: 11:00etatik 13:00etara. \ - Astelehena, hilak 12: 17:00etatik 20:00etara. \ \ Kontuan izan, txikienek 2009. urtean jaiotakoak izan behar dutela eta helduenek 6. mailakoak. \ Horrekin batera, Ume Eguna aurrera eramateko zure laguntza eskatzen dugu! Umeak gustuko badituzu eta egun horretan begirale moduan ondo pasatzeko aukera galdu nahi ez baduzu, animatu zaitez! \ \ Bidali e-posta bat xjauzolanean@hotmail.com helbidera honako datuekin edo idatzi mezu pribatu bat: \ \ Izen-abizenak, kontakturako telefonoa, disponibilitatea (goizez bakarrik, bazkalordura arte, arratsaldera arteā€¦) eta lehentasunak (4-5, 6-8 edo 9-12 adin tarteak). Eman izena eta jarriko gara zurekin kontaktuan bilera informatiboa egiteko eguna baino lehen. \ \ Begirale moduan aritzeaz gain antolaketa lanak ere izango dira (bazkarirako mahaiak jarri etabar). Horretan laguntza emateko prest bazaude jarri zaitez kontaktuan gurekin. \ \ Besterik gabe, badator Mantangorri!