M1 gazteok kalera!\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko api. 30a, 18:53
M1 gazteok kalera!\ \ Maiatzaren lehena aldarrikapenerako eta borrokarako eguna dugu beste behin ere gazteontzat. Sindikatuekin manifestazioetan parte hartzeaz gain, gazte mugimendua ere kalera aterako da egunero sufritzen dugun prekarietatea gogor salatu eta bizitza erdigunean jartzen duen eredu sozioekonomikoa aldarrikatzeko.\ \ Izan ere, krisiaren izenpean estaltzen duten lapurreta honek gogor kolpatzen gaitu gazteok. 2007 aurretik ere prekarietate gordina bizi genuen, krisia sistemikoa baita eta ez zerbait koiunturala sinestarazi nahi diguten moduan. Azken urteetan baina, Espainiako eta Frantziako gobernuak zein euren sukurtsal diren Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua egiten ari diren eskubideen murrizketak arnasik gabe uzteraino estutzen ari zaizkigu lepoa. Gazteon langabeziak nabarmen gora egiteaz gain – 23 puntu baino gehiago 2007tik- gure lan baldintzak ere nabarmen okertzen ari dira. Besteak beste, patronalaren aginduei men eginez, kaleratzeak erraztuz, negoziaketa kolektiboa pikutara bidaliz eta lan kontratu mota prekarioetan sakonduz. Guzti honek gazte, emakume eta etorkinok oso ongi ezagutzen dugun lan merkatu beltzera bultzatzen gaitu gero eta gehiago. Eskubide gabeko subjektu bilakatu nahi gaituzte boterean dauden politikari ustelek, eurek ustelkeriaren eta klientelismoen bidez aberasten diren bitartean.\ \ Maiatzaren 1a langileek urteetako borrokaren ondorioz irabazitako eskubideak aldarrikatu eta ospatzeko eguna izan beharko luke, baina zoritxarrez ez dago zer ospaturik. Gazteria etorkizunik gabeko esklabu bilakatzeko bidean ahalak eta bi egiten ari dira, gure emantzipatzeko ahalmena deusestuz lanerako esperantza oro txikitzen duten bitartean.\ \ Iraganean geratu dira buzo urdinez jantzitako gizon masa haien borrokak langileariaren eskubideen defentsan. Inor ausartuko da esatera gaur egun ez dagoela proletalgorik. Baina klaseen arteko aldea gero eta nabarmenagoa da eta muturreko egoerak areagotu besterik ez dira egingo martxa honetan, honez gero gertazen ari den gisan. Borrokarako subjektu homogeneo bat ez da existituko egun, baina horren aurrean, zapaldutako herri sektoreetan asko gara transformazio sozialaren norabidean borrokan gabiltzan subjektuak: emakumeak, etorkinak, ikasleak, funtzionarioak, langileak, merkatariak, gazteak... Eta maiatzaren 1a gu guzti horien egun izan behar da, gu guztiok ezaugarritzen baitugu egun langile klasea. Burujabetzaren alde etengabean egiten dugun klase borroka da gurea. Hau baita burugabe nahi gaituen sistema irauli eta klase ezberdintasunak desagertzeko jarraitu beharreko bidea: burujabetzaren bidea.\ \ Bihar 12:00tan Zarautzen Manifestazioa\ \ Gazteok batu, burujabetza borrokatu!\ \ Gora langile borroka!