Dagoeneko eman daiteke izena Elkartasun Eguneko krosean

Erabiltzailearen aurpegia Elkartasunez etxera! 2014ko api. 30a, 13:24
Maiatzaren 17an izango da aurtengo Elkartasun Eguna, eta urtero bezala, Elkartasun Krosa izango da, 11:30ean plazatik abiatuta. \ \ Bost kilometro izango ditu lasterketak, eta dagoeneko izena eman daiteke ondoko lekuetan:\ \ Azpeitia: Aradi kirol denda, Orkatz Kultur Elkartea, igerilekua, Aitzaki kirol denda.\ ZESTOA: Koiote taberna.\ AZKOITIA: Elkargunean.\ \ Lasterketan parte hartzeko aurrez izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta egunean bertan 12 euro.\ \ Lasterketaren ostean guztientzat hamaiketakoa eta oparia izango dira. Dutxatzeko aukera ere izango da Izarraitz pilotalekuan.\ \ Animatu eta parte hartu!\ \ Elkartasunez preso eta iheslariak etxera!