Alpinismo ikastaroa antolatu dugu martxorako

Astelenean amaituko da Alpinismo ikastarorako izen ematea.\ Alpinismo ikastaroa antolatu dugu martxoaren 15 eta 16rako. Portalet inguruan izango da hastapeneko alpinismo ikastaroa eta, gehienez, hamabi lagunek hartu ahal izango dute parte bertan. \ \ Izena mendizaletako tabernan eman beharko da martxoaren 10a baino lehen. Bazkideek 80 euro ordaindu beharko dute, langabetu eta ikasleek 75 euro eta gainontzekoek 90 euro. Prezioaren barnean sartzen dira afaria, logela eta gosaria.\ \ Ikastaroan parte hartzeko federatua egon behar da, eta pioleta eta granpoiak beharrezkoak dira.\ \ Informazio Gehiago: http://www.lagunonakmb.org/Berriaikusi.asp?id=312\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide