Erdoildutako Konstituzioaren mugak gaindituz

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko abe. 6a, 18:33
Abenduaren 6an Euskal Herrian zer ospaturik ez dugu izaten 1978az geroztik. Espainiako ustezko trantsizio eredugarrian Konstituzioaren onarpenarekin frankismoko erregimenaren jarraipena bermatu zuten Espainiako botere ekonomiko eta militarrak, txarrantxarekin inguratuz: zapalkuntzarako erreminta eta ukiezina baita. \ \ 36 urteotan txarrantxa erdoildu da, ordea. Eta estatuaren egiturak dituen itoginek herritarrak ito gaituzte. Konstituzioa, herrien eta herritarren zapalkuntzarako tresna izan da eta da. Kapitalismo neoliberalaren eskutik \"mirari espaƱola\" etorri zen. Baina, miraririk ez da existitzen eta igotzen dena beti jaisten da. Espainiako Estatua krisi sakonean murgilduta dago orain. Txapuzek halako ondorioak izaten dituzte.\ \ Herriek eta herritarrok dugun erabakitzeko eskubidea ukatzen digu Konstituzioak, Espainia nazio banaezina inposatuz eta prekarietatera kondenatuz. Aldatu ezina eta sakratua dela diote baina kapitalaren aldeko neurriak hartzeko ez dute bi aldiz pentsatu hau moldatzeko. \ \ Gero eta gehiago gara ordea erregimenarekin haustura planteatzen dugun jendarte sektoreak. Gure buruen jabe, gure bizitzen jabe eta erabakien jabe izan behar dugu krisiari aterabideak emateko. Euskal Herritarrok gure eredua eraiki behar dugu, jasangarria, justua, parekidea, euskalduna. Eta horretarako, ezinbestean, Konstituzioak inposatzen dituen mugak gainditu beharko ditugu.\ \ ERNAI, 2013ko abanduaren 6an