Bihar (ostirala) Oilo Soron izango da Azpeitiko soziedadeen arteko III. mus txapelketako saioa, 22:00etatik aurrera. 8 bikotek edo gehiagok parte hartzen badute, irabazleak arkumea, ardo botila eta gazta eramango ditu. Hura eta Oilo Soron bigarren geratzen den bikotea azken fasera pasatuko dira; azaroaren 30ean (zapatua) jokatuko da hori, Sanagustin kulturgunean.
\
\
Kultur Mahaiak antolatzen du txapelketa, soziedadeekin batera. Informazio gehiago: http://uztarria.com/komunitatea/KulturMahaia/1382019702