Bieleko langileek ere bat egin dute azaroaren 9ko manifestazioarekin

Hainbat jubilatu, emakume eta Glualeko langileren antzera, Bieleko langileek ere bat egin dute azaroaren 9ko manifestazioarekin. 'Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrontzat' lelopean egingo da manifestazioa azaroaren 9an, zapatua, 18:30ean hasita, plazan. Bertan herritarren eskubide sozialak eta laboralak aldarrikatuko dira, eta herri justu eta solidario baten alde indarrak biltzea izango da helburua.