Elkartasuna Corrugados Lasaoko langileei

Alfonso Gallardo Taldeak abuztuaren 7an Corrugados Azpeitia enpresa itxi zuen, langile guztiak kaleratuta. Egun berean Corrugados Lasaoko 68 langileetatik 38 kaleratu zituen. Egunotan enpresaren itxiera inoiz baino gertuago ikusten dutela salatu dute Corrugados Lasaoko langileek. Egoera salatzeko eta enpresak aurrera jarrai dezan aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute hilak 19, larunbat eguerdirako. EH Bilduk bat egiten du aldarrikapen hauekin. \ \ Beste ezer baino lehen, Azpeitiko EH Bilduk bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Corrugados Azpeita eta Lasoko enpresako langileei eta euren hurbilekoei. EH Bilduk Corrugados Lasao enpresaren itxierak eskualde zein gure herriarentzat ekar dezaken kaltea kezka handiz bizi du. Horregatik, Corrugados Lasao enpresari lanpostuen alde egiteko eskatzen dio. \ \ Azpeitiko EH Bilduk orokorrean, krisiaren eraginak sufritzen ari direnei bere elkartasun osoa adierazi nahi die. Azken hilabeteetan, asko izan dira antzeko egoeretan aurkitu diren herritarrak. Bereziki aipatu nahiko genituzke lanik ezin aurkituta dabiltzan azpeitiarrak, eta noski, euren lanpostuak galdu dituzten herritar denak. Gainera, guzti honi, Madriletik inposatzen zaizkigun neurriak gehitu behar dizkiogu, neurri zapaltzaileak, murrizketak, herritarrok behin eta berriz miseriara garamatzatenak, oinarrizko eskubideak lapurtzen dizkigutenak… Eraso zuzenak dira, herritarron bizitzak Gasteiz, Iruñea eta Madrildik gidatzeko asmoa dute gobernuek, herritarrei bizkarra ematea erabaki dutelako, finantza botere handien aginduak betetzeko asmoz. Burujabetza behar dugu, gure beharrei erantzuteko eta pertsonen duintasuna bermatzeko gai ez den eredu zaharkitu hau eraldatzeko, finantza merkatuen krisiagatik ez ezik, beste hamaika arrazoien ondorioz hilzorian dagoen sistema aldatzeko. \ \ Herri gisa antolatuz eta erantzunez, okerren pasatzen ari direnen ondoan egonez, elkartasuna indartuz. Beraz, dei egiten diegu azpeitiarrei larunbateko manifestazioarekin bat egin eta kalera ateratzeko.