Olatz/Orkatz Libre! Epaiketa politikorik ez!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2013ko urr. 14a, 16:23
Hasteko, denok ezagutzen dugun testuinguru honetan, besarkada handi bat eta babes osoa helarazi nahi die Azpeitiko Sortuk bai Olatzi bai Madrilen diren euskal herritar guztiei. Bai Olatzen bai beste guztien delitu bakarra Euskal Herri libre baten alde egindako lan politikoa da. Olatz, beste guztiekin batera, herrian behar dugu, familian, lagunartean, lanean, eta horretarako, ezinbestean, ozenki herri honek tamainako erantzuna eman behar du. \ \ Gaurkoan ere, duela 4 urte bezala, oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratuak izaten ari dira. Orduan, atxilotuak eta zenbait kasutan torturatuak izan ziren. Gaur, salbuespenezko Madrileko epaitegi batean epaituak izaten ari dira. \ \ Gaur, urriak 14, 40 gazte independentisten aurkako epaiketa hasi da. Ostegunean, urriak 17, berriz, Batasuna eta herriko tabernen aurkako auziari ekingo diote. Lehenengoan, Olatz Izagirre bizilaguna dago auzipetuta eta bigarrenean, Orkatz Kultur Elkartea. Guztira, gaur hasi eta oraindik amaiera datarik ez duten epaiketa hauetan, 80 euskal herritar izango dira epaituak. \ \ Azken urteetan garai berriak ireki dira Euskal Herrian, urte luzez bizi izan dugun gatazka politiko armatuari konponbidea jarri asmoz, ekimen garrantzitsuak egon dira. Aieteko adierazpena, ETA erakundearen ekinbide armatuaren behin betiko amaiera, Foro Sozialetatik eratorritako gomendioak... Estatuen jarrera, aldiz, bestelakoa da, konponbidearen bidean elkarrizketari bide eman beharrean, bide hau oztopatzen ari dira, honela, epaiketak, atxiloketak, presoen aurkako ildoari eutsiaz. Eta horren baitan kokatzen dira epaiketa hauek ere. \ \ Epaiketa hauekin, errepresioaren, jazarpen polizialaren eta espetxe politika kriminalaren bidez bilatzen duen helburu berbera du gobernu espainiarrak: Euskal Herrian irekiriko eszenatoki berria erasotzea; bakea eraikitzeko prozesuari eraso egitea. \ \ Epaiketak abiatzeko finkatutako datak ere ez dira kasualitatea: Aieten buruturiko Nazioarteko Konferentziaren bigarren urteurrenaren egunetan baikaude. Eta bi urte igarota ezaugarri hauetako makroepaiketarekin eta salbuespen politikoko neurri guztiekin jarraitzeak gauza bat uzten du argi: bakearen etsaiak ez daude blokeo jarrera hutsean; inboluzioaren agenda ipini dute martxan. \ \ Guk, ordea, gure hautua egina dugu. Euskal Herrira konponbidea eta bakea ekarriko dituen bide orria martxan dugu. Eta bide orri horren oinarria guztion ekarpen eta konpromisoan oinarritzen da. Beraz, irten dezagun kalera, atzo Iruñeko herri harresian erakutsi zuten gisako duintasunarekin, eta aldarrikatu dezagun ozen konponbidearen aldeko gure konpromisoa; Olatz herrian behar dugu, familian, lagunartean, lanean... behar ditugulako!!