Azpeitiko EH Bilduren irakurketa asteleheneko atxiloketen harira

Asteleheneko operazioaren harira, hasteko, Azpeitiko EHBilduk ezinbestean gure nahigabea eta haserrea adierazteaz gain, Eneko Ibarguren \'Kurku\' herritarraren eta beste atxilotuen senide nahiz lagunekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Eta nola ez, Eneko eta besteen berehalako askatzea exijitzen dugu. Era berean, horretarako egingo diren deialdi guztietan herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditugu, bai herrian ostiralean egingo direnak bai Bilbon larunbatean egingo den manifestazio nazionalera ere. \ \ Azpeitiko herritarra den Eneko Ibarguren “Kurku” eta Herrira mugimenduaren aurka astelehenean egindako operazioaren harira, atzo eguerdian, Bilbon, Aralar, EA, Alternatiba, Sortu y Ezker Batua alderdi politikoek; ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE, CGT, ESK eta HIRU sindikatuek; eta ondorengo eragile sozialek Ernai, Etxerat, Eskubideak, ESAIT, EHE, Gorripide, Ikasle Abertzaleak, EPPK bitartekaritza, Askapena, Bai Euskal Herriari, Bilgune Feminista, Sare Antifaxista eta TAT, besteak beste, euskal presoen eskubideen aldeko olatua eta nola ez, konponbidearen aldeko olatua osatzeko deia egin zuten. Operazioaren irakurketa eta larunbatean, urriak 5, arratsaldeko 17,30etan La Casillatik irtengo den manifestaziora joateko deia egin zen bertan. \ \ Egindako irakurketaren laburpena: \ \ Erabat arbuiatzen dugu ekintza judizial, polizial eta mediatiko hau gidatu duen erabaki politikoa. Izan ere, erabaki honek eskubide eta askatasun demokratikorik funtsezkoenak urratzen ditu. Eta gure ustetan, argi dago bidegabekeria honek hainbat helburu politiko dituela: \ \ 1.- Euskal preso politikoen eskubideen defentsa kriminalizatzea. Estrasburgoko auzitegia Parot doktrinaren inguruko epaia ematekotan den unean, kriminalizazioa medio espainiar gobernuak aldez aurretik zuritu nahi du bere jokabidea, giza-eskubideen auzitegi europarrari kargu hartzeko oinarriak finkatuz, estatu-arrazoiaren aurkako epai bat jasoz gero. \ \ 2.- Sine die luzatu nahi dute itun antiterroristaren aro politikoa, hots, makrosumario eta ilegalizazioek markatu duten aroa. Finean, konponbidearen alde lanean diharduen gure herriko esparru zabal baten lan politikoa eragotzi nahi dute. \ \ 3.- Egun espainiar gobernuan dagoen alderdiak dituen konta ezineko arazoak Herriraren aurkako operazio honekin estali nahi izan ditu. Hala nola, ustelkeria kasuak, erabakitzeko eskubidearen aldeko erreibindikazioak nahiz azken egunetan gobernuak justiziak erreklamatutako torturatzaileak atxilotzea ukatu izana. \ \ 4.- Presoen auzia gutxi batzuen arazo bihurtu nahi dute. \ \ Manifestua osorik irakurtzeko: http://ehbildu.net/eu/albisteak/3033-tantaz-tanta-euskal-presoen-eskubideen-alde-tantaz-tanta-konponbidearen-alde