Auzoari bizitza eman nahi?

Kaixo! \ \ Azpeitiko Xanjuandei auzoko XJ Auzolanean elkartea gara. \ \ Xanjuandein duela hiru hamarkada inguru hasi ziren auzotar batzuk auzoari bizia eman nahian lanean. Auzoko festak izan ziren antolatutako lehengotako ekintzak. Lehen urteetan festa horiek izugarrizko indarra izan zuten, baina pixkanaka indar hroi galduz joan zen. Xanjuandeiko festak hasi zirenetik gaur egunera arte urte guztietan izan dira. Orain dela urte batzuk festak gainbehera handia izan zuten arren. \ \ Elkartea egoera horretan zela, eraldaketa egon zen, jende berria sartu zen eta festei berriro bizia emateko lanetan hasi ziren. Pixkanaka elkartea indarra hartzen joan zen eta festak handitzen hasi ziren. \ \ 2008an XJ Auzolanean elkartea sortu zen, festez gain, auzoan 4.000 biztanle inguru daudela kontuan hartuta, beste ekintza mota batzuk antolatuz auzoari bizitza emateko helburuarekin. \ \ Gaur egun XJ Auzolanean elkarteak martxan jarraitzen du, herritar orok ezagutzen dituzuen festez gain, beste hainbat ekintza antolatuz. Baina, hainbat elkarteko kide nekatu egin dira, urte askotan zehar lan asko egin dute eta uzteko garaia iritsi zaie. Hori dela eta, elkartea gainbeheran dagoela ikusirik, auzotar guztiei dei egin nahi dizuegu; jende berria behar da elkarte honen helburuak lantzen jarraitzeko. Beraz, heldu eta gazte, gonbidatuta zaudete datorren asteazkena, hilak 25, gaueko 21:15etan Iluntze auzo lokalean egingo den batzarrera. \ \ Auzotarra bazara, auzoan lan egiteko prest bazaude, auzoari bizitza eman nahi badiozu, animatu eta etorri! \ \ Gogotsu bazaude, baina bilerara etortzerik ez baduzu edota zerbaiten inguruan informazioa jaso nahi baduzu, deitu inolako konpromisorik gabe 645 471 700 telefonora edota idatzi xjauzolanean@hotmail.com helbidera. \