Larunbatean egin zen Herrira Egunean ...

Larunbatean egin zen Herrira Egunean ehunka herritarrek egin zuten gisan, herriko EH Bilduren ordezkari instituzionalek ere Herritarren Epaia ekimenean euren aletxoa jarri zuten. \ \ Gatazkaren konponbidearen bidean ezinbesteko eta lehentasunezkotzat jotzen dugu euskal preso politikoen aferari irtenbidea ematea. Eta horretarako eman beharreko pausuen artean, salbuespeneko neurrien aplikazioari amaiera jartzea galdatzen dugu. Neurri horien artean dago, 2009tik herrian egon behar lukeen Juan KArlos Arruti \"Paterra\"k ere aplikatuta duen \"Parot Doktrina\".