UME EGUNE \ Larunbatean Xanjuandeiko 2.ume eguna izan genuen, 213 umek hartu zuten parte bertan eta oso egun polita izan zen. Eguraldiak ere nahikoa lagundu zigun eta giro ederrean pasa genuen egun guztia. \ Eskerrak eman nahi dizkiegu egun hau ondo irteteko laguntza eman ziguten guztiei; begirale lanetan ibili ziren 40 gaztetik gorari, mahaiak jartzen eta bazkaritan lagundu zuten guraso guztiei, Vivero elkartekoei, Azpeitiko Udalari, Xanjuandeiko Eroskiri, Jauzika elkarteari eta beste laguntzaile guztiei. Benetan milesker guztioi festetan umeei ere egun bat eskaintzen laguntzeagatik! \ Hurrengo ekitaldia asteartean izango dugu, Txiki bakarlariaren "Mil a Zien, baietz parrez lehertu" saioa izango dugu Izaro tabernan. Animatu barre pixkat egitera! \ PONGO, GARRO ETA TROKI