Joxe Takolori buruzko biografia liburua labetik (inprentatik) atera, artean aurkezpenerako lau bat egun falta zirela, eta aleetako bat Benantxio Iruretari eman nion. Hurrengo egunean etorri zitzaidan, eta: \"Hi, ia ez diat lorik egin; dena kolpetik leitu diat\". Abala zen haren iritzia. Intimoak ziren Takolo eta biak. Orain Benantxio bera joan zaigu. Kolpe latza!