Izarraitz Igeri Elkarteko hainbat igerilari Donostian izango da zapatuan

Bihar, zapatua, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek GIF Bigarrengo Saria P50 izango dute, Donostiako Paco Yoldi Udal Igerilekuan, 09:30ean hasita.\ \ Donostiako lehiaketa, 50 metroko luzera duen igerilekuan izango da. Udako Espainiako Txapelketak, neurri horretako igerilekuetan izaten dira, eta igerilariek ezinbestekoa dute, ezohiko luzera horretara ohitzea. \ \ Igerilari bakoitzak, bi probatan hartu ahal izango du parte. Gero, gainera, proba mistoak ere izango dira; hau da, neskak eta mutilak batera arituko dira. \ \ Zorte on denei!