Bertso berriak, Corrugadosi jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2013ko api. 11a, 23:41
Urte askoan gurea izan da \ abundantzien bailara \ zenbat familia joan ote da \ orain langabeziara? \ Mahaian dago eztabaidagai \ zer ginen eta zer gara \ alfer alferrik izango dira \ hemen ERE eta Hara! \ Mentalitate aldaketa bat \ ematen ez baldin bada! \ \ Gallardo jaunak esan zuenez \ hemen nahi zuen arriska \ baina bidean galdu du nonbait \ zeukan duintasun pixka \ niki laranjak jada bihurtu \ dira langile gorriz ta… \ nahiz ta kexatzen garenoi deitu \ ohi diguten terrorista \ hemen hiltzaile bakarra dago: \ Sistema kapitalista! \ \ Eta sistemak beti bezala \ bere bidea hartu du \ batzuk lepoan duten korbataz \ itotzea nahi gaitu gu. \ Saia gaitezen antolaketan \ eskuz esku buruz buru \ eredu berri justuen bila \ bizitza duinak helburu \ gugatik inork ez du egingo \ geuk egiten ez badugu! \ \ Egilea: Jokin Uranga \ Doinua: Mutil koxkor bat \ http://www.argia.com/argia-astekaria/2364/corrugadosi-jarriak \