Autobusa antolatu dugu larunbateko manifestaziorako.\
Donostiako gazte kondenatuena onartzerik ez dagoenez, manifestazioa izango da larunbatean 17:00etan Bulebarretik abiatuta. Azpeitiko Ernaitik dei egiten dugu bertan parte hartzeko eta horregatik autobusa antolatu dugu. Larunbatean, 15:30ean Etxe Zuri aurretik abiatuko da. Izen ematea Orkatzen dago.\
\
Atzo goizean (asteazkena) Zipaioek Ekaitz Ibero atxilotu zuten Bulebarreko Aske Gunean. Horrekin batera, jendetza jipoitu zuten, Ekaitz espetxera eramatea eragotzi nahi zutelako. Oraindik 8 gaztek Aske Gunean jarraitzen dute beraien atxilote agindua noiz iritsiko zain. Zortziei seina urteko espetxe zigorra ezarri diete Segiko kideak izateagatik.\