Izaera komunitariotik iniziatiba hartzeaz mintegia egingo dute zapatuan

'Nola hartu iniziatiba izaera komunitariotik?' izenburupean eztabaida-mintegia egingo dute zapatuan, hilak 6, Sindikatu Zaharrean, 10:00etan hasita. Krisiaren nondik norakoak aztertu eta ikuspegi kolektibo batetik eman daitezkeen erantzunak nahiz proposamenak landuko dituen eztabaidarako tailerra izango da. Aldaketa soziala helburu izanda ekimen lokaletik eta komunitariotik egin daitekeenaz proposamen komunetara iristen saiatuko gara bertan. Juantxo Estebaranzek (Historialaria eta aktibista) gidatuko du eztabaida.