2012/10/28 08:15

Sara-Zugarramurdi

Sara eta Zugarramurdiko leizeak ikusteko gaztetxoentzako irteera antolatu du Lagun onak mendi bazkunak Igande honetarako. Goizeko zortzirak eta laurdenetan Azpeitiko enparantzatik irten eta Sarako leizeetara jongo dira. Ondoren Zugarramurdiko Leizeak ere ikusiko dituzte. Leizeak ikusi ondoren Urdazubira jeitsiko dira bazkaltzera. Itzulera arratsaldeko bostetan izango da. Izen ematea mendizaleen tabernan edo www.lagunonakmb.org helbidean egingo da. Ordaina: bazkideek=4€ Besteek=6€ Informazio gehiago:http://www.lagunonakmb.org/Berriaikusi.asp?id=251

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide