Elizaren baloreak eta euskara

Aste honetan Baionan nintzela, katedralaren aurretik pasatzean barruan erakusketa bat zela ikusi eta han sartu nintzen. Erakusketan, argazkiak eta marrazkiak, eta haien testu azalpenak. Testuak, sei hizkuntzatan: frantsesez, espainolez, ingelesez, alemanez, italieraz eta nederlanderaz. Etxera joan, Interneten begiratu nola diren eliza katolikoaren baloreak, eta: "Duintasuna, errespetua, tolerantzia, elkartasuna, diskriminaziorik eza, berdintasuna"... Euskararekin (alegia, euskaldunokin) ez dute betetzen halakorik Baionako eliz arduradunek.