2012/05/16 19:30etan

Denak al gara Mariren alabak?Hitzaldia

Kobazuloetan egon al gara beti sartuta euskal emakumeak? Denok al gara Mari-ren alabak? Askoren ustez pertsonai mitologiko hauek dira euskal kulturan protagonista femenino interesgarrienak. Eta sorginak ez garenean etxeko nagusi bihurtzen gaituzte, izan ere betidanik Euskal Herrian matriarkadoa nagusitu omen da… Baina, errealak al dira irudi hauek? Emakumeek euskal kulturan eta gizartean izan duten paperaren isla al dira? Galdera hauek erantzuten saiatuko gara, egungo egoeran erreparatuz eta euskal emakumeen artean dagoen aniztasunera hurbilduz. Hizlariak: Margaret Bullen eta Jone M. Hernández (Gizarte antropologia irakasleak, Euskal Herriko Unibertsitatea). Lekua: Emakumeen Txokoa.