2012/02/29 19:30etan

Era desberdinean erabiltzen dugu denbora gizon eta emakumeok?

Era desberdinean erabiltzen dugu denbora gizon eta emakumeok? Hizlaria: Matxalen Legarreta Iza. Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia irakaslea. Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Mamia: Hitzaldiaren helburua gizon eta emakumeen denbora erabileran dauden genero ezberdintasunak azalaraztea da. Lehenik, denboraren jendarte-egituraketaren oinarrizko ezaugarriak izango ditugu aztergai. Gero, lanaren karga globalaren banaketa asimetrikoak sortutako genero desberdintasunak, zeinak emakumeei aisialdirako denbora gutxiago uzten dien. Azkenik, ordaindu gabeko lanaren balorazio ekonomikoari buruzko hausnarketa egingo dugu, era honetako estimazioek duten potentziala zein mugak landuz. Hau guztia, beti ere, lengoaia hurbil eta didaktikoa erabiliz, herritarrengan jarrera erreflexibo eta partehartzailea pizte aldera.