3. urtez jarraian, Santa Eskean ...

3. urtez jarraian, Santa Eskean aritu ziren auzotarrak\ \ www.xanjuandei.com\ \ Santa Ageda bezperatik gertuen dagoen larunbat goizean egin ohi dute ekimena XJ auzolaneanekoek. Kasualitatez, aurten larunbatean suertatu da ordea bezpera.\ \ Eguraldi hotzari aurre eginez, goizean goiz bazterrak berotzen hasi ziren trikiti hotsarekin. Aurten, inoiz baino lehenago hasi ziren, “goizeko 8:30etan, lehenengo aldiz auzoko baserrietara ere iristea” baitzen helburua.Gustura agertu dira berrikuntza honekin, “baserritarrek eskertu egin dute eurengana hurbiltzea”.\ \ Ondoren hamaiketakoa egin eta ohiko moduan, auzoko kaleetan aritu ziren eskean bazkalordura arte. Baigera IIn bazkaria egin eta Azpeitiko alde zaharrean jarraitu zuen parrandak.\ \ Santa Eskean ateratako dirua, ostiralean irekiko den auzoko lokalean burututako lanen kostuei aurre egiteko erabiliko dute, nahiz eta “ez zaigun iritsiko dena ordaintzeko”.