Udala

2018an "inoiz baino diru gehiago" izango du Udalak aurrekontuetan

Uztarria.eus | 2017-11-13 : 13:17 | Udala

Datorren urteko udal aurrekontuak osatzeko eta onartzeko jarraituko dituzten ildoak eta emango dituzten pausoak aurkeztu ditu gaur goizean Udal Gobernuak. Denon Artean prozesuan berrikuntza batzuk izango dira, herritarren ekarpenak jasotzeko moldeei dagokienez.

 

Kataluniari babesa adierazteko bi mozio onartu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2017-11-08 : 11:00 | Udala

EH Bilduk aurkeztutakoa aldeko hamabi botorekin eta bost abstentziorekin onartu zuten; Udal Gobernuko hamar kideek eta EAJren bi zinegotzik egin zuten alde, eta gainerako bost zinegotzi jeltzaleak abstenitu egin ziren. EAJk aurkeztutakoa, berriz, aho batez onartu zuten.

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2017-11-07 : 09:15 | Udala

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, honako gai hauek izango dituzte hizpide: Udalak Sokaitz eskalada elkartearekin duen hitzarmenaren berrazterketa, Kataluniako gertarkarien inguruko mozioa eta Iñaki Errazkin Azpeitiko alkatea ohiari zuzendutako babes adierazpena.

 

Udal zergak eta tasak ez dira igoko 2018an

Uztarria.eus | 2017-10-04 : 12:50 | Udala

Aho batez onartu zituzten datorren urterako ordenantza fiskalak atzoko udalbatzarrean. Zenbait hobari indartzeko aldaketak ere egingo dituzte, eta etxez etxeko laguntzaren zerbitzua merkeagoa izango da.

 

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2017-10-03 : 10:03 | Udala

Azpeitiko Udalbatzaren osoko bilkura 19:30ean hasiko da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, zerga agintarauen aldaketari hasierako onarpena, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, emakumen migratzaileak alfabetizazio prozesuen bidez ahalduntzeko proiektuaren fase pilotua eta udal-zergak izango dituzte hizpide. 

 

Sestaon jazotako hilketa matxista gaitzetsi du Udalak

Uztarria.eus | 2017-09-29 : 16:13 | Udala

Ikastetxeetan martxan jarritako hezkidetza programen bidez zein beste hainbat ekimenen bitartez, "pertsonen arteko berdintasuna landuz" indarkeriaren kontra lanean jarraituko duela berretsi du Udalak.

Kataluniari babesa adierazteko eta "jasaten ari diren jazarpena salatzeko" adierazpena onartu du Udalak

Uztarria.eus | 2017-09-22 : 09:22 | Udala

Atzo bildu zen Udaleko bozeramaile batzordea, eta aho batez onartu zuten adierazpena. Urriaren 1eko erreferendumaren atarian, "Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoei erantzunez", Kataluniako herri osoari elkartasuna adierazi diete. Galdeketaren egunean kataluniarrek hartutako erabakia errespetatuko eta aitortuko du Udalak.  

 

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2017-07-04 : 11:18 | Udala

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:15ean hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Azpeitiko azoka plazan Elikagunea espazioa herri jabariko emakidan lagatzeko kontratazio espedientea: esleipen proposamena onartzea, eta ekainak 28, LGTBI kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna. Adierazpen instituzionala.

 

Adin txikiko hainbat emakumek sare sozialetatik jasandako mehatxuak salatu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2017-06-10 : 19:49 | Udala

Gertaerak salatzeaz gain, Udalak beren laguntza ere eskaini nahi izan die emakume horiei eta beren familiei. Prebentzio lana "ezinbestekoa" dela azpimarratu du, eta azken urteetan bezala ildo horretan lanean jarraituko duela azaldu du, "sare sozialen erabilera onaren aldeko eta sortzen dituzten arriskuen inguruko formazioa eskainita".

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2017-06-06 : 09:39 | Udala

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Udalak Alberdienean eraikiko duen garajearen prezio publikoak ezartzea; 2017ko Joxe Takolo beka onartzeko oinarri arautzaileak eta 2017ko deialdia; eta  Euskarazko toki hedabideen (tartean Uztarria) jardunari atxikitutako diru-laguntzak.

 

Udalak babesa erakutsi dio EAJri batzokian agertu diren pintaketen harira

Uztarria.eus | 2017-06-02 : 14:18 | Udala

Bart gauean egin dituzte pintaketak Azpeitiko EAJren batzokian. Ekintza hori salatu dute jeltzaleek Uztarriara igorritako gutunean. Udalak babesa erakutsi dio EAJri, eta 'EAJ Euskal Herritik kanpora' dioen margoketa egiteak "kritika politikoaren mugak gainditzen" dituela salatu du.

 

Autobus bati 'Mozal Legea'-ren aurkako pintaketak egin izana salatu du Udalak

Uztarria.eus | 2017-05-22 : 21:00 | Udala

Ostiralean jazo ziren gertakariak. Protestaren xedea zen maiatzaren 13an Usurbilen trenak harrapatu zuen ekintzaileari babesa ematea. 

 

»» Erantzunak: 3 (Ieu, Ekologist, gaztie)

Azpeitiko Udalak homofobia eta transfobia "adierazpen mota guztiak" salatu ditu

Uztarria.eus | 2017-05-17 : 10:41 | Udala

Gaur, maiatzak 17, homofobia eta transfobiaren aurkako eguna da, eta horren harira, Azpeitiko Udalak adierazpen instituzionala onartu du.

 

Azoka Plazako Elikagunearen egitasmoa eta kudeaketa emateko lehiaketa onartu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2017-05-10 : 12:05 | Udala

Ekonomia sustatzeko eta etxebizitzak alokatzeko 2017ko diru-laguntzak eta deialdiak ere onartu zituzten atzo, maiatzeko udalbatzarrean. Bestalde, 2018an ere San Sebastian eguna izango da Azpeitiari izendatzea dagokion urteko jaieguna.

 

Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus | 2017-05-09 : 15:22 | Udala

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Azpeitian ekonomia sustatzeko 2017ko diru-laguntza eta deialdia onartzea, 2018. urterako Azpeitiko jaieguna proposatzea eta etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen oinarriak eta deialdia onartzea.

 

Hitzarmena berritu dute Udal Musika Bandak eta Udalak

Uztarria.eus | 2017-04-20 : 09:19

2017rako hitzarmena sinatu dute Udal Musika Bandak eta Azpeitiko Udalak, "aurten ere musikarik falta ez dadin herriko festa eta ospakizunetan". Mikel Ibarzabal Festa Batzordeburuak eta Adela Arzuaga Udal Musika Bandako ...

Txileko Hijuelas herriko alkatea Azpeitian izan da Udalaren ekonomia eta turismo politikak ezagutzen

Uztarria.eus | 2017-04-12 : 10:01

Txileko Hijuelas hiriko Veronica Rossat alkatea Euskal Herrian izan zen joan den astean, hainbat herritako eta hiritako udalen jarduna ezagutzen. Bilbora joan bezperan, Azpeitira egin zuen bisita eta herriko ekonomia ...

Korporazio irudia eta webgunea berritu ditu Udalak

Uztarria.eus | 2017-04-07 : 17:24 | Udala

Webgunea mugikorrerako egokituta egoteaz gain, APPa ere sortu dute. Azpeitiko Udala Denon Artean da marka berriaren izena. Udal ordezkariek arabera, "hobekuntza" nabarmenak egin dituzte webgunean.

 

»» Erantzunak: 2 (jmk)

Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasle eta irakasleak, Azpeitira bisitan

Uztarria.eus | 2017-04-06 : 14:04

Gaur, apirilak 6, goizean, Azpeitian izan dira Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Hazpandarrak Azpeitia Urola BHI ikastetxeko ikasleak ezagutzera etorri dira herrira, azken urteotan ohitura bilakatu den elkartrukean.

Azpeitiko ...

Udazkenean ezarriko dute txipdun edukiontzien zabor bilketa sistema

Urola Kostako Hitza | 2017-04-05 : 17:23 | Udala

Organikoaren eta errefusaren edukiontziek izango dute txipa. Lehiaketara aterako dute edukiontzien erosketa. Atzoko udalbatzarrean kreditu aldaketa egin zuten ontziak erosteko.

 

Emaitzak: 485 | Orriak: 1 2 3 4 ... 22 23 24 25