Taldeak

Pedro Mendoza: “Proposamenak jasotzea ere bada Jubilatuen Astearen helburua"

Uztarria.eus | 2003-10-14 : 12:10 | Taldeak

Pedro Mendoza jubilatuen elkarteko kidea da. Aste honetan ospatzen dute herriko jubilatuek Jubilatuen Astea eta Pedrok Uztarriari azaldu dizkio aste honen nondik norakoak.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

VIII. Mendiko Rallyko oinarriak aurkeztu ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus | 2003-10-13 : 12:10 | Taldeak

Azaroaren 2rako antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak Mendiko VII. Argazki Rallya. Bertan parte hartu nahi dutenek igande horretan bertan eman beharko dute izena Attolako aparkalekuan antolatzaileek ipiniko duten mahaian.

Zine Klubeko emanaldiak ostiralean hasiko dira

Uztarria.eus | 2003-10-09 : 16:10 | Taldeak

Urrian bi emanaldi, sei abunduan, bi urtarrilean eta beste bat otsailean. Guztira hamaika emanaldi eskainiko ditu Azpeitiko Zine Klub elkarteak 2003-2004 denboraldian. Filme guztiak ikusteko urteko abonoa ere jarri dute. 20€ ordainduko da abonua eta beraz, filmeko 1,8€ ordainduko da.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Juan Joxe Agirrek irabazi zuen 12x12 Azpeitiako I.Argazki rallya

uztarria | 2003-07-21 : 17:07 | Taldeak

Ostiralean jarri zioten txapela buruan Juan Joxe Agirreri. Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izan zen sari banaketa, Rallyan parte hartu zuten 22 lagunen diapositibak ikusi ondoren.

 

Uztarriaren aldeko POURRA'03 martxan

Uztarria.eus | 2003-06-30 : 08:06 | Taldeak

Zapatu honetan hasiko da Frantziako Tourra. Eta iaz bezala, uztarriak POURRA antolatuko du, jolas pixkat egin eta bide batez sos batzuk ateratzeko asmoarekin.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Ekaineko Uztarria herri aldizkaria kalean da

uztarria | 2003-06-11 : 16:06 | Taldeak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu zen herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Banaketa lehengo astean egin zen, eta banatutako zenbakia ekainekoa zen. Beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Ingurugiro Etxeak eta INEM-ek 'Nekazalgunetako agente dinamizatzaile ekologikoak' kurtsoa abiatuko du

uztarria | 2003-06-05 : 17:06 | Taldeak

Nekazalgunetako agente dinamizatzaile ekologikoak kurtsoa abiatu nahi dute INEM-ek eta Ingurugiro Etxea Fundazioak, elkarlanean.

Irak - Larrialdia

Azpeitiko Caritas | 2003-05-16 : 16:05 | Taldeak

Denok dakigun bezala nahiz eta azken bolada honetan gerraren aurka entzun ditugun iritzi guztiak ozen ahoskatu diren, nahiz eta bonba inteligenteak bota dituzten, nahiz eta gaiztoen aurka izan diren erasoak, benetan kaltetuak izan direnak zibilak izan dira eta bonba eta tiroez gain kalte gehien sortuko duen egoera honakoa izango da, alegia, botika eskasia, janari eskasia eta ur eskasia.

Maiatzeko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-05-08 : 17:05 | Taldeak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara asteburu honetarako. Banaketa gaur bertan hasi da, eta banatutzen ari den zenbakia maiatzekoa da, izan ere maiatzaren lehenengoko zubia zela eta atzeratu egin dugu aldizkaria eta ohi bezala hileko lehen ostiralean atera beharrean asteburu honetarako banatuta izango da. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

'Urrestillako Musika Altxorra' diskoa maiatzaren 9an aurkeztuko da

Uztarria.eus | 2003-05-06 : 13:05 | Taldeak

Urrestillako Musika Altxorra izeneko diskoa aurkeztuko da maiatzaren 9an, ostiralean, Urrestillan bertan. Disko honetan Urrestillan elizkizunetan eta bestelako ospakizunetan kantatu ohi diren abestiak bildu ditu Urrestillako Koruak. Grabazioa joan den udazkenean hasi zen, eta Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordearen laguntza jaso du.

 

Apirileko Uztarrian Silvia Etxanizen argazkia ez da zuzena

Uztarria.eus | 2003-04-08 : 23:04 | Taldeak

Apirileko Uztarria aldizkarian, Erniarraitz bertso paper lehiketako irabazleak eta hauen bertsoak argitaratu genituen. Atal horretan azaltzen den Silvia Etxanizen argazkia ez da zuzena. Argazkikoa Ainitze Urbieta da, bigarren saria lortu zuen zestoako neska.

 

Lakrikun antzerki taldea aktore bila

Lakrikun Antzerki Taldea | 2003-04-02 : 12:04 | Taldeak

Azpeitiko Lakrikun antzerki taldea antzerki berrirako antzezle bila ari da

Honen aterpea? Zurea!

Caritas | 2003-04-02 : 11:04 | Taldeak

Caritas elkarteak etxerik gabekoei laguntzeko kanpaina bat jarriko du abian datorren igandean, apirilaren 6an. Azpeitiko Caritas-ek ere kanpaina honekin bat egin du.

Antxieta Antzerki Taldea desegin da

Uztarria.eus | 2003-04-01 : 17:04 | Taldeak

Azpeitiko Antxieta Antzerki taldeak 22 urteko jarraipenaren ondoren desegitea erabaki du, eta larunbatean, martxoaren 30ean, taldeko kideak Kiruri jatetxean afaritarako bildu ziren taldeari agurra emateko.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Igandean izango da Udaberriko XXVI. Argazki Rallya

Azpeitiko Argazki Elkartea | 2003-04-01 : 10:04 | Taldeak

Udaberriko XXVI. Argazki Rallya datorren igandean, apirilaren 6an, egingo da. Rallya Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatzen du, eta aurtengo edizioa Azpeitia eta Getaria bitartean egingo da.

EHNA ren erabilera bultzatzeko kanpaina abian da

Azpeitiko Bai Euskal Herriari | 2003-03-20 : 10:03 | Taldeak

Bai Euskal Herriari herri mugimenduak EHNAren erabilera bultzatzeko kanpaina jarri du martxan.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Martxoko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-02-28 : 12:02 | Taldeak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Banatu den zenbakia martxokoa da, izan ere inauteriak direla eta aurreratu egin dugu aldizkaria eta ohi bezala hileko lehen ostiralean atera beharrean gaurko banatuta izango da. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Santo Tomas 2002 lehiaketako sariak banatu dira

Uztarria.eus | 2003-02-11 : 11:02 | Taldeak

Santo Tomas 2002 argazki lehiaketako sariak banatu ziren atzo Atxieta Etxean eta aurkeztutako argazki bildumekin osatutako erakusketa ere zabaldu zen. Koloretan eta zuri beltzean hiru argazkik osatutako hiruna bilduma saritu ziren. Koloretan Iñaki Etxenagusiaren, Joxe Ramon Larrañagaren eta Oihana Lopezen lanak saritu ziren eta zuri beltzean Josu Altzelairenak, Juan Mari Ibarzabalenak eta Iñaki Etxenagusiarenak. Helduen sariez gain, Irantzu Larrañaga Epeldek gaztetxoen saria jaso zuen.

 

Enrike Zurutuzari eta Pilar Aizpitarteri elkarrizketa

Baite Euskara Elkartea | 2003-02-07 : 17:02 | Taldeak

Baite Euskara Elkarteak bere sorreran 2001eko udazkenean izendatu zituen lehen Ohorezko Bazkideak, Patxi Altuna eta Joxe Lizaso. Behin-behineko funtzionamendu baten ondoren Elkartearen sorrera ofiziala eta Batzar Nagusia, 2002ko udaberrian izan ziren ordea, eta aurten, otsailaren 15ean izango da bigarren ekitaldia, aurtengo Batzar Nagusia baino lehen. Enrike Zurutuza eta Pilar Aizpitarte (ez Pilar Arruti, Baite aldizkarian gaizki jarri dugun bezala; barkatu) izango dira Ohorezko Bazkideak.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Uztarriak larunbatean aurkeztuko du Patxi Altunari buruzko biografia

Uztarria.eus | 2003-02-05 : 12:02 | Taldeak

Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadorak bere laugarren liburu biografikoa aurkeztuko du larunbat honetan, otsailaren 8an: Patxi Altuna azpeitiar euskaltzain oso eta jesulagunarena. Aitonenako hitzaldi aretoan izango da aurkezpena, 12:00etan hasita. Josune Etxeberriak idatzi du biografia. Hain zuzen ere, Patxi Altunaren ikasle ohia da Etxeberria.

 

Emaitzak: 105 | Orriak: 1 2 3 4 5 6