Politika

'Herriko tabernen' kontrako neurriak hartzeko "nahikoa froga" ez dagoela dio Fiskaltzak

Uztarria | 2006-11-22 : 14:11 | Politika

Fiskalaren ustez "momentuz" ez dago nahikoa froga herriko tabernen eta Batasunaren arteko lotura egiaztatzeko

Aste honetan hilabete beteko da Espainiako Auzitegi Gorenaren aginduz Orkatz Kultur Elkartera inbentarioa egitera sartu zirela

Haika-Segi auziko epaia emateko epea hilabete baino gehiago luzatu dute

Uztarria | 2006-11-21 : 17:11 | Politika

Auziaren "konplexutasuna" dela-eta epaia emateko epea 30 lan egun luzatu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Auzipetuen artean dago Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarra (Berria)

»» Erantzunak: 1 (mikel)

Habeak arau ordezkatzaileekin duen desadostasuna azaldu du

Uztarria | 2006-11-21 : 17:11 | Politika

Jarraitutako prozedurari, oinarri eta edukiei, helburu eta irtenbideei eta arau partikularrei egin dizkiete alegazioak

Habeak "haserako erabakia eten, zuzenketa guztiak egin, prozedura berri bat martxan jarri eta ondoren dokumentu berria jende aurrean jartzeko" eskatu dio Udalari

 

»» Erantzunak: 1 (Ander)

Azpeitiko EAJn Jon Jauregiren alde ia erabat

Uztarria | 2006-11-15 : 10:11 | Politika

GBB, Ahaldun Nagusirako hautagaia aukeratzeko prozesuan dabil, eta hilaren bukaeran egingo dute bigarren itzulia

Azpeitian ofizialki inork ez du aurkeztu Gonzalez Txabarriren aldeko hautagaitza

»» Erantzunak: 1 (Anam)

Garikoitz Etxeberria: "Guri berriro epaia eman nahi izatea ez da kasualitatea"

Uztarria | 2006-11-14 : 17:11 | Politika

Ostegunean Espainiako Auzitegi Gorenak Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen auziko epaia berriro aztertuko du

Fiskaltzak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du, AVTk 15ekoa

Ostegunean manifestazioa Azpeitian, 19:30ean

Ezker Abertzaleak Orkatzeko miaketa salatu du

Urola Kostako Hitza | 2006-11-05 : 14:11 | Politika

Herritarrei datorren astean Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko dei berezia egin diete (Urola Kostako Hitza)

 

EB-Aralar koalizioak zinegotzi bat bai Azpeitian 2007an?

Uztarria | 2006-11-04 : 18:11 | Politika

Aralarren batzarrak gaur onartu du EAEn 2007ko foru eta udal hauteskundeetan EB-Berdeekin koalizioan joatea

2003ko emaitzak kontuan hartuz gero, zinegotzi bat lortuko lukete Azpeitian

Kultur arlotik ere babesa Orkatzi

Uztarria | 2006-11-02 : 16:11 | Politika

Kultur arloko hainbat eragileren sinadurak biltzen ari dira

Alde Zaharreko 82 establezimenduk babesa adierazi diote Orkatzi

Uztarria | 2006-10-30 : 17:10 | Politika

Atxikimenduan, babesa eskaintzeaz gain, "euskal herritarron hitza errespetatzea beharrezkoa" dela esan dute

Ertzaintzak egindako inbentarioaren ondoren sortu da ekimena

Espainiako Gerran ibilitakoak gogoan, elkarrekin eta aparte

Urola Kostako Hitza | 2006-10-30 : 13:10 | Politika

Udal Gobernua osatzen duten EAJko eta EAko ordezkariek hilerriko Erorien Gurutzean

Habeakoek Gernikako arbolan egin dituzte ekitaldiak (Urola Kostako Hitza)

 

Azpeitiarrak ere autoinkulpatu dira Ibarretxeren auzian

Uztarria | 2006-10-26 : 13:10 | Politika

Autobus bat joan da Azpeitia eta Azkoititik, eta autoetan bere kasa ere joan omen da jende gehiago

Astelehenean Xabier Arzallusek Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren aurkako auzibidean bere burua autoinkulpatu zuenean egindako deiari erantzun nahi izan diote

Ertzaintza Orkatzera sartu da

Uztarria | 2006-10-25 : 17:10 | Politika

Ertzaintzak Erdi kalea itxita du eta Orkatz Kultur Elkartea miatzen ari dira

Espainiako Auzitegi Gorenak astelehenean eman zuen herriko tabernetako ondasunen inbentaria egiteko agindua

Azken albistea (19:15): Orkatz kanpoan zeuden ertzainak eta furgoneta joan egin dira. Perez Arregi plazan Erdi kale bukaeran bilduta zeudenek aurre egin diete, eta tentsio uneak bizi izan dira (ikusi orduko bi bideo). Biharko (hilak 25) 19:30ean manifestazioa deitu dute

 

»» Erantzunak: 2 (euskaltzale, ekaitz)

Bake prozesuko bilerak Loiolako Santutegian?

Jon Agirre | 2006-10-24 : 16:10 | Politika

elconfidencial.com-ek esan du PSE, EAJ eta Batasuna bertan ari direla biltzen

"Jesuiten konpainiak bete-betean erabaki du bake prozesuan sartzea"

Orkatzera ere sartu eta ondasunen inbentarioa egiteko agindu dute

Uztarria | 2006-10-23 : 14:10 | Politika

Espainiako Auzitegi Gorenak hartu du erabakia eta "lehenbailehen" gauzatzeko esan du

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriko taberna guztietara sartuko dira batzorde judizialak

Gaur, astelehena, 19:30erako herri batzarra deitu dute udaletxe azpian

»» Erantzunak: 3 (Jabip, Enekoitz Esnaola, Bego)

EAko lau zinegotziak berriro hautagai izango dira maiatzeko hauteskundeetan

Uztarria | 2006-10-20 : 17:10 | Politika

Manuel Unanue, Kontxita Martija, Mikel Ibartzabal eta Kandido Mitxelena zerrendako lehen lau postuetan joango dira, "baina oraindik ez da zerrendaburua zehaztu"

Asteartean, urriaren 17an, Azpeitiko EAk egindako batzar berezian hartu zuten erabakia

 

Aralarrek epaitegian kultur gunea proposatu du

Uztarria | 2006-10-17 : 15:10 | Politika

Epaitegia Izarraitz pilotalekura aldatu dutenez, bertan gelditu eta Euskal Herriako eraikina "herritarren beharretarako" bideratzea eskatu du Aralarrek

Auziperatutako bi gazte kargu guztietatik aske

Uztarria | 2006-10-09 : 19:10 | Politika

Gaur arratsaldean jakin dute notizia

Zigor guztietatik aske gelditu dira

Orain, epailearen erabakiaren zain

Uztarria | 2006-10-04 : 15:10 | Politika

Bi herritarren aurkako epaiketak astelehenean izan zuen bigarren hitzordua

Irailean izan zuten lehen hitzorduan lekuko bat falta zen

Iñaki Regilek dio “batere zentzurik ez” duela Aralar "alderdi bezala mantentzeak"

Uztarria | 2006-10-02 : 15:10 | Politika

‘Matxote’ 2003ko udal hauteskundeetan Aralarren zerrendaburu izan zen Donostian

“Pausoa emateko ausartak izan behar dugu”, esan du azpeitiarrak

 

»» Erantzunak: 22 (Uztarria.eus...)

Xabier Etxeberriaren lagunei ez diete utzi hura bisitatzen

Uztarria | 2006-09-26 : 19:09 | Politika

Sarrerakoek ez zieten Etxeberria presoaren lagunei pasatzen utzi

Orain sei bat hilabete zigortu zituzten lagunak bisitarik gabe utziz, baina zigorra beteta dute jada

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 1588 | Orriak: 1 2 3 4 ... 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80