EH Bildu gailendu da Azpeitian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Mireia Galarza Bastida api 21, 22:12 Azpeitia

%52,04 eskuratu du koalizio subiranistak, 3.579 boz, hain zuzen ere. Bigarren indarra, berriz, EAJ izan da, botoen %40,23 lortuta, eta EH Bilduk baino 800 boto inguru gutxiagorekin (2.767 boto).

EH Bildu izan da indar bozkatuena eskualdeko herritarren artean
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Jabi Gonzalez Toston | Maria Maya Manterola api 21, 23:34 Azpeitia

17.764 boto jaso ditu koalizioak eskualdean, duela lau urteko emaitza hobetuta. EAJk eutsi egin dio boto kopuruari, eta bigarren alderdi bozkatuena izan da oraingoan. Parte hartzea %64,15ekoa izan da.