mar 19, 08:30 Azpeitia
Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta ordurako Azpeitiko hauteskunde mahaiak osatzeko udalbatzarra egingo dute astelehenean, 09:00etan.
mar 18, 13:41 Azpeitia
Martxoaren 22an 40 urte beteko dira Espainiako Estatuko segurtasun indarrek Pasaiako badian Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztenetik. 40 urteotan epaitegietan justizia lortu nahian jardun dutela azaldu dute lau hildakoen senideek, eta oraindik segadan gertatutakoa "ofizialki aitortu gabe" dagoela salatu dute senideek eta Egiari Zor Fundazioak. Urtemugari lotutako ekitaldi nagusia martxoaren 23rako (larunbata) antolatu dute Azpeitian.