Kultura

Asteburu honetan zinerik ez Soreasun

Uztarria.eus | 2014-02-26 : 18:52 | Kultura

Karnabalak direla eta, ez dute emanaldirik eskainiko. Martxoko bigarren asteburuarekin itzuliko dira filmak antzokira.

Zea Mays taldeko kideak ezagutu nahi dituzu? Guk emango dizugu aukera

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2014-02-26 : 11:40 | Kultura

Zea Mays zaleontzat berri on bat daukagu. Martxoaren 22an, talde bilbotarrak Azpeitiko Sanagustin kulturgunean joko du, Da disko berria aurkeztuz. Kulturguneak beraiekin egoteko aukera eskaintzen dizue kontzertua bukatzean; ezagutzeko, argazkiak ateratzeko, kontzertuaz hitz egiteko... Zozketa egingo dugu eta, parte hartzeko baldintza hauxe da: gaurtik zapatu iluntzera bitartean erostea sarrera. Izena hartuko zaizue erostean eta datorren asteazkenean emango dugu irabazlearen izena jakitera.  

Historia salbarazteko

Urola Kostako Hitza | 2014-02-26 : 11:36 | Kultura

Aurrerapen txiki-txiki bat

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-02-26 : 10:08 | Kultura

Martxoaren 20an aurkeztuko du Ezinean taldeak Berriz lan berria. Eta martxoaren 22an izango da Sanagustin kulturgunean zuzen-zuzenean entzuteko aukera. Zea Mays-ekin batera emango duten kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko. Diskoa aurkeztu bitartean, aurrerapen txiki-txiki bat ipini du taldeak sareak.

2014 Kultur bonoaren azken aleak

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2014-02-25 : 16:52 | Kultura

Erantzun oso ona izan du aurten bonoak. Azpeitiko Sanagustin kulturgunea kooperatiba beraren helburuak ere gaindituta, azken txartel batzuk geratzen dira, hain zuzen, 18 kultur bono. Behin horiek salduta aurtengo kupoa itxi egingo da. Martxoaren amaierara arte jarraituko du bonoaren eskaintzak, apirilean sartuta itxi egingo baitugu bestela ere. 

 

Hizki nagusiz idazteko izena da METALHIKA

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2014-02-24 : 16:59 | Kultura

Zapaturako genituen aurrerapenak ez ziren bete. Hautsi egin ziren. Zentzu guztietan. Hau guztia posible egin dute Xanti Rodriguez, Edorta Azkune, Joseba Azkue eta Iosu Garatek. Eta estimatzen diegu halako lanak hartu izana gogoan izango dugun gau zoragarria eskaintzeagatik. —Argazkia: Borja Eizagirre—

Gertu dira karnabalak

Uztarria.eus | 2014-02-24 : 12:48 | Kultura

 

Karnabalak gerturatzen ari dira, eta horren erakusle izan zen atzo, igandea, Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak eskainitako kontzertua. Urteroko legez, inauterietako abesti ezagunak jo zituzten, eta Azpeitiko Argazki ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gau Txori Argazki Rallya, arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2014-02-24 : 10:47

Zapatuko V. Gau-Txori argazki rallyan 45 lagunek hartu zuten parte. Euskal Herriko hainbat txokotako jendea etorri zen Azpeitira, eta hemen izan genituen Barakaldo, Donostia, Zumaia, Durango, Soraluze, Urretxu, Legazpi, Zumarraga ...

Aldizkariaren aurrerapena: Telebistara jauzia

Uztarria.eus | 2014-02-21 : 12:24 | Kultura

Datorren hilaren hasieran banatuko du Uztarriak herri aldizkariaren martxoko zenbakia. Bertan, Xanti Agirrezabala aktoreari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da. Goenkale telesailean Julenen paperean hasi da lanean azpeitiarra, eta aktore ...

Heavy Gauerako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2014-02-21 : 12:17 | Kultura

Metallica taldearen azken diskoaren izena esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean, Olatz Gorrotxategik eta Irene Valverdek sarrera bana eskuratu dute.

 

 

Jose Luis Frantzesena: "Saio hauek erronka bat dira, musika ikastera bultzatzen nautelako"

Uztarria.eus | 2014-02-21 : 10:48 | Kultura

Jose Luis Frantzesena organo-jotzaileak (Azpeitia, 1942) kontzertuak eskaintzen ditu duela hamalau urtetik Azkoitiko Ama Birjinaren Jasokundearen parrokian; igandeko meza nagusiaren ondoren, ordu laurdeneko saioak ematen ditu azpeitiarrak. Urola Kostako Hitza-k berarekin hitz egin du.

 

Badatoz inauteriak!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda | 2014-02-17 : 19:34 | Kultura

Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak inauterietako kontzertua eskainiko dugu igandean, 13:00etan, Sanagustin ...

'Blue Jasmine' eta 'Doraemon' filmak ikusgai asteburuan

Uztarria.eus | 2014-02-21 : 09:28 | Kultura

Musika eskolako ikasleek lan bikaina egin zuten Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta Musika Eskola | 2014-02-20 : 18:26 | Kultura

Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek emaitza oso onak lortu zituzten joan den asteburuan, Andoaingo Bastero kulturgunean izan zen piano jaialdian. Guztiek diploma bana eta dominak jaso zituzten: 25 zilarrezko eta ...

Azpeitiko Kultur Mahaiak bere esperientzien berri emango du Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2014-02-19 : 17:30 | Kultura

Kulturaren inguruko gogoeta gune izango da Durango hilaren 27an. Plateruena kafe antzokian Berbetan zikloaren baitan mahai-ingurua antolatu dute, herri kulturgintzan dabiltzanen esperientziak trukatzeko. Eta Azpeitiko Kultur Mahaia bertan izango da. Kepa Urbieta Kultur Mahaiko kideak Azpeitiko bilgunearen berri emango du.

 

'Karnabalak' erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2014-02-19 : 10:54

Azpeitiko Argazki Elkarteko kideen artean osatutako erakusketa jarri dugu gaur, asteartea, Sanagustin kulturgunean. Inauteriak gaitzat hartuta iazko Karnabaletako 40 bat argazki eskegi ditugu kulturguneko hormetan. Martxoaren 4ra arte egongo da ...

XX. mendeko Azpeitiko argazkiak ikusgai, dendetako erakusleihoetan

Uztarria.eus | 2014-02-18 : 12:07

Bertan Merkatari Elkarteko saltokietan XX. mende hasierako Azpeitiko paisaiak eta giroa erakusten duten argazki historiko eta argitaratu gabe ikusteko aukera izango da martxoaren 10era bitartean. 1906. urtetik aurrera, Azpeitiko epaitegian ...

Heavy gauerako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | 2014-02-18 : 10:46 | Kultura

Zapatuan, hilak 22, Metallicaren bertsio kantak egitera ausartu den Azpeitiko lagun koadrila batek eskainiko du kontzertua. Metalhika taldea izango da Sanagustin kulturguneko oholtzan, 23:00etan hasita. Kontzertuaren ostean, DJ Oker ...

 

Astelehen berezia atzokoa

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2014-02-18 : 10:32 | Kultura

"Igande arratsaldetarako plan ederra da kontzertuetara joatea, gaur bezala" aipatu ziguten atzo, pare bat lagunek. Egia da. Asteak ere ez dira berdin hasten. Gaurko astelehenak beste zapore bat du, eta ez da 'astelehen'. Depedro eta Joseba Irazoki izan genituen Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, bi artista handi.

Cesar Lera Azpeitiko Argazki Elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2014-02-17 : 11:52 | Kultura

Pasa den ostegunean gurekin izan genuen Cesar Lera, argazkilarintzaren produkzio arloan eta egile bezala, kokaleku ...

Emaitzak: 3327 | Orriak: 1 2 3 4 ... 62 63 64 65 66 67 68 69 ... 164 165 166 167