Kultura

Olatz Alkorta azpeitiarrak egin du Passepartout taldearen 'Sinergia' diskoaren azala

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! | 2018-05-14 : 11:55

Passepartout Azkoitiko musika taldeak Sinergia diskoa kaleratu eta entzungai jarri zuen sarean joan zen apirilean. Diskoaren azala Olatz Alkorta ilustratzaile azpeitiarrak egin du, eta edizio lanak, berriz, Alaitz Ruiz azpeitiarrak ...

Jendetza eta giro ederra, Vendettaren kontzertuan

Uztarria.eus | 2018-05-14 : 11:31 | Kultura

Sarrera guztiak agortuta ziren egun batzuk lehenagotik, eta ikus-entzuleek ez zuten hutsik egin zapatuan. Jendetza izan zen Sanagustin kulturgunean Vendetta taldearen azken kontzertuetako bat ikusten. Hain zuzen ere, Nafarroako taldeak ...

Oier Etxeberriak bigarren egin du Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako finalean

Uztarria.eus | 2018-05-13 : 09:35 | Kultura

Plazatik Gaztetxera bertso sariketaren finala atzo jokatu zen Ondarroako (Bizkaia) gaztetxean, eta bigarren sailkatu da Oier Etxeberria bertsolari matxinbentarra, Jokin Bergara eibartarraren atzetik. Etxeberriaren esanetan, saioaren hasieran "deseroso samar" sentitu bazen ere, bukaeran, eta, batez ere, buruz burukoan egindako lanarekin "oso gustura" gelditu zen. Ondarroako gaztetxera "jende mordoska" gerturatu eta "giro polita" izan zela adierazi du matxinbentarrak.

 

Mannequin challenge-a grabatu dute Orkatz kultur elkartearen 25. urtemugaren harira

Uztarria.eus | 2018-05-12 : 13:00 | Kultura

 

Orkatz kultur elkartea 25. urtemuga ari da ospatzen aurten, eta urteurrenaren harira, mannequin challenge-a grabatu dute hainbat lagunek gaur eguerdian Orkatzen eta haren atarian. Urte guztiotan Orkatzen bizitakoak laburbiltzen dituen ...

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Eztake II taldeak estreineko kontzertua eskainiko du gaur Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus | 2018-05-11 : 14:34 | Kultura

Iago Azkuek, Ibai Berezibarrek, Unai Eliasek, Doltza Oiartzabalek eta Ekaitz Alberdik osatzen dute Eztake II. Juan Antxieta musika eskolako ikasleak dira denak, eta gaur igoko dira aurrenekoz oholtzara Eztake II izenarekin. Musika eskolan sortutako bigarren taldea da hau, eta aurrenekoaren izenari heldu dio. Kontzertua 19:30ean hasiko da.

 

Igandean izango dira maiatzeko dantza jauziak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2018-05-11 : 13:25 | Kultura

Plazan izango dira dantza jauziak; eguraldiak laguntzen ez badu, berriz, Sanagustin kulturgunean.

 

AEBetako euskal diasporaz solasaldia izango da igandean

Uztarria.eus | 2018-05-11 : 12:01 | Kultura

Kafe Naparra egitasmoaren barruan antolatu dute solasaldia. Xabier Irujo historialari eta filologoak euskal diaspora izango du hizpide, 11:00etan hasita.

 

Ignacio Arakistainek piano kontzertua eskainiko du asteartean, Donostian

Uztarria.eus | 2018-05-11 : 11:03 | Kultura

Donostiako Udaleko pleno aretoan eskainiko du emanaldia datorren asteartean, 19:30ean, eta sarrera doan izango da.

 

Anaia edo arreba falta izatea

Urola Kostako Hitza | 2018-05-10 : 13:06 | Kultura

Axut kolektiboak Zazpi senideko antzezlana taularatuko du bihar, 20:30ean, Azpeitiko Soreasu antzokian. Senideen absentzia ardatz duten zazpi istorio erreal bildu dituzte. Urola Kostako Hitzak antzezlanaz erreportajea egin du.

 

'Campeones' filma emango dute asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus | 2018-05-10 : 09:09 | Kultura

Campeones filma emango dute zapatutik astelenehera bitartean, Soreasu antzokian. Javier Fesserek zuzendutako filma (Espainia, 2018) hiru egunetan ikusi ahal izango da: zapatuan, 22:00etan; igandean, 16:30ean eta 19:30ean ...

Juan Antxietako artista txiki berriek Sanagustin kulturgunean aurkitu dute musika

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 19:38 | Kultura

 

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek Sanagustin kulturgunea hartuko dute hiru egunez. Izan ere, Non da musika? Sanagustin kulturgunean topatuko al dugu? izeneko emanaldi sorta antolatu dute ostiralera bitarterako. Gaur, asteazkena ...

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Los Demenciales Chicos Aceleradosen kontzertuko irudiak, bideoan

Uztarria.eus | 2018-05-09 : 13:36 | Kultura


Esto no es Rock Radical Vasco
 2 ekimenaren barruan kotzertuak eskaini zituzten Aizu!, Los Demenciales Chikos Acelerados eta La Txirla Records taldeek Sanagustin kulturgunean. Kontzertuan zehar Kortatu, Escorbuto eta La ...

Urola Erdiko trikitilarien komunitatea osatzeko bigarren galdetegia, martxan

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 13:57 | Kultura

Eskualdean trikitiak izan duen bilakaera eta zabalkundea aztertu nahi ditu Trikigiro kultur elkarteak. Horretarako bigarren galdetegi bat zabaldu dute, Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Beizamako eta Errezilgo musikariei zuzenduta. 

 

Egin dute 2018ko Udaberriko Argazki Rallyko sari banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2018-05-08 : 12:56 | Kultura

Julian Ruiz argazkilariak irabazi du aurtengo edizioa. Pilar Aguayo sailkatu da bigarren eta Valen Garcia hirugarren. Saritua izan ez den lehen azpeitiarraren postuan Juan Mari Ibarzabal sailkatu da. Gazteen mailan, aldiz, Eneko Garciak eta Niko Bailek eskuratu dituzte lehen eta bigarren postuak, hurrenez hurren.

 

'Ekain eta ekainkeriak' ikuskizunaren laburpen bideoa

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 10:52 | Kultura

Ekain eta ekainkeriak ikuskizun berria estreinatu zuen zapatuan Ekaintxo pailazoak Soreasu antzokian. Ekain Ibarguren azpeitiarrak Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sormen Bekaren laguntzarekin ondu du ikuskizun berria, eta harrera beroa ...

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru emanaldi eskainiko dituzte

Uztarria.eus | 2018-05-08 : 10:23 | Kultura

Non da musika? Sanagustin kulturgunean topatuko al dugu? izenburupean antolatu dituzte hiru emanaldiak, eta bihar, asteazkena, izango da aurrena. 18:30ean hasita, Artista txiki berriak ikuskizuna izango da. Ostegunean eta ostiralean ere emanaldi bana izango da Sanagustin kulturgunean.

 

Ostegunean hasiko da Gaztetxeko Zine Ziklo Biolentue

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 15:39 | Kultura

Hiru ostegunetan film bana ikusi ahal izango da Gaztetxean, 21:00etan hasita. Lehena ostegun honetan emango dute. Hain zuzen ere, Canino filma izango da ikusgai.

 

Sanagustin leporaino bete zen Serrullaren eta Izaroren kontzertuekin

Uztarria.eus | 2018-05-07 : 14:11 | Kultura

Joan zen ostiralean leporaino bete zen Sanagustin kulturgunea, Serrula eta Izaro musika taldeek eskainitako kontzertuak zirela eta. Sanagustin kulturgunean Facebookeko orrian argitaratu duenez, bertaratu zen jendea gustura atera zen emanaldietatik ...

Soreasu beteta aurkeztu du Ekaintxok ikuskizun berria

Uztarria.eus | 2018-05-06 : 10:42 | Kultura

 

Ekain eta ekainkeriak ikuskizun berria estreinatu zuen atzo Ekaintxo pailazoak Soreasu antzokian. Herrian eta herrikideen aurrean estreinatu zuen Ekain Ibarguren azpeitiarrak Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sormen Bekaren laguntzarekin ondu ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Sortu eta jo, norberak

Uztarria.eus | 2018-05-04 : 17:00 | Kultura

Mondocane eta Delient taldeetako gitarrista Haritz Amezuak (Azpeitia, 1979), musika jo ez ezik, haridun instrumentuak ekoizten ditu. Irudietan jaso du prozesua Uztarriak apirileko 204. zenbakidun aldizkarirako, Oihan Amezuaren argazkiekin eta Ainitze Agirrezabala kazetariaren testuekin.

 

Emaitzak: 4167 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 206 207 208 209