Kultura

Ate irekien jardunaldia egin dute Soreasun

Uztarria.eus | 2016-06-23 : 11:49 | Kultura

 

Atzo, asteazkena, egin zuten ate irekien jardunaldia Soreasu antzokian, eta hogeita hamar lagun inguru gerturatu ziren eraikina ikustera eta aurrera begira bertan egingo diren proiektuen berri izan eta beren iritzia ...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bakoitzak beretik, artea sortzen

Urola Kostako Hitza | 2016-06-23 : 11:33 | Kultura

36 urte damakizkite lanean Azpeitiko Arte eta Diseinuko kideek, eta beste horrenbeste erakusketa jarri dituzte herrian. Umetatik hasi eta 80 urte bitarteko ikasleak dituzte.

 

Iñaki Bergara 'Pio' aktorea hil da

Uztarria.eus | 2016-06-22 : 11:55 | Kultura

Antzerkian, telebistan nahiz zineman egin zuen lan azpeitiarrak. Azpeitiko Udalaren Txalo saria jaso zuen 2011. urtean, eta urte berean argitaratu zuen Uztarria Komunikazio Taldeak Iñaki Bergararen liburuxka biografikoa.

 

Munduari bira eman diote Juan Antxietakoek musikaren bila

Uztarria.eus | 2016-06-22 : 10:12 | Kultura

 

Juan Antxieta Musika Eskolak atzo, asteartea, egin zuen Soreasun ikasturte amaierako jaialdia. Urtero legez, jendez bete ziren antzokiko eserlekuak eta ikus-entzuleek txaloz eskertu zituzten ikasle, irakasle eta aktoreen emanaldiak. Non ...

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Erika Olaizola: "Frankismoaren auzi sinbolikoa da 'Francoren bilobari gutuna' obra"

Uztarria.eus | 2016-06-21 : 09:24 | Kultura

Urriaren 31n estreinatuko da Francoren bilobari gutuna antzezlana. Obra horretan lanean ari da Olaizola, Euskal Herriko hiru antzerki konpainiarekin elkarlanean. Horrez gain, Z U L O laburmetraiari "zukua ateratzeko prest" dago, Amancay Gaztañagarekin batera. 

 

'Txikitatik artistak' erakusketa, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2016-06-21 : 08:37 | Kultura

 

Txikitatik artistak izenburupean, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Haur Hezkuntza 3tik Haur Hezkuntza 5era bitarteko ikasleek ikasturtean zehar eginiko artelanen erakusketa ikusgai dago Sanagustin kulturgunean. Ekainaren 28ra arte egongo da ikusgai Ikasberriko ...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ate irekien jardunaldia izango da asteazkenean Soreasun, sormen gunearen eraikitze prozesua azaltzeko

Uztarria.eus | 2016-06-20 : 12:16 | Kultura

18:30ean izango da ate irekien jardunaldia, eta saioaren helburua da sormen gunea eraikitzeko prozesuan orain arte eman diren pausoak azaltzea. 

 

Zinea Soreasutik San Martin egoitzara

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2016-06-16 : 15:02

Atzo, asteazkena, eman genion hasiera San Martin egoitzako zine saioei. Aurten hiru egitekotan gara, froga gisara. Bada lehenengoa, Amama filmarena, ongi baino hobeto atera zen. Asier Altuna zuzendaria ere gustura ...

Katapulta Tourrean parte hartuko du Sanagustin kooperatibak, kontzertu eta antzerki emanaldiekin hasita

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2016-06-14 : 17:39 | Kultura

Ostiral honetan Frank+Sky Beats taldeen kontzertua egongo da Arkupean oholtzan, eta igandean Pez Limbo eta Cia la que tu me haces antzerki taldeak izango ditugu, artista berriei bide eman nahi dien Katapulta Tour egitasmoaren baitan.

 

Urteko egun bakoitzeko argazki bat, sarera

Urola Kostako Hitza | 2016-06-14 : 11:17 | Kultura

Irene Larrañaga kazetari azpeitiarrak X/366 proiektua jarri zuen abian urtearen hasieran. Ordutik, egunero-egunero egunean ateratako argazki bat jartzen du Facebooken. Gaurkoa 166.a da.

 

1766ko matxinadaren inguruko azkenengo hitzaldia izango da asteazkenean

Uztarria.eus | 2016-06-13 : 13:52 | Kultura

19:00etan hasita, Gariaren Matxinadaren garaiko kulturaz eta umoreaz arituko da Iñigo Aranbarri idazlea, Sanagustin kulturgunean.

 

Antzezle gazteenek hartu dute Sanagustingo oholtza

Uztarria.eus | 2016-06-10 : 20:14 | Kultura

 

Udaleko Gazteria sailak antolatutako ume eta nerabeentzako antzerki tailerrak ikasturte amaierako emanaldia egin du gaur, ostirala, Sanagustin kulturguneek. Herriko antzerkiaren harrobiak ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera izan du, eta eskaini ...

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Bertan behera gelditu da Sanjuandegiko aire libreko zine emanaldia

Uztarria.eus | 2016-06-10 : 18:29 | Kultura

Antolatzaileek ostiral gauerako aurreikusitako emanaldia ez egitea erabaki dute, eguraldi iragarpena kontuan hartuta. Hala ere, uztailean egiteko asmoa azaldu dute.

Ikasturteko azken mutxikoak egingo dira igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia | 2016-06-10 : 11:53 | Kultura

Igandean, ekainak 12, ikasturte honetako azken dantza jauziak egingo ditugu, 12:00etan Artzubiko jolas-parkeko plazatxoan.

 

'X-Men: Apocalipsis' filma izango da ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus | 2016-06-10 : 10:29 | Kultura

X-Men: Apocalipsis filma eskainiko dute igandean eta astelehenean Soreasu antzokian. Igandean, ekainak 12, bi aldiz emango dute X-Men: Apocalipsis pelikula, 16:30ean eta 19:30ean. Astelehenean, hilak 13, 21:30ean ...

'Trini Fox' eta 'The Fankis' taldeen kontzertuak izango dira zapatuan, Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea | 2016-06-09 : 10:06

Zapatuan, ekainak 11, izango den I. Txakolin dastaketaren harira, Orkatz Kultur Elkartean kontzertuak izango dira 17:00etatik aurrera. Trini Fox talde azpeitiarra eta The Frankys talde idiazabaltarra igoko dira oholtzara ...

MondoSonoro aldizkaria eskuragai hilero, Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2016-06-09 : 12:51

Ekainetik aurrera, MondoSonoro aldizkaria eskuragai izango da hilero, Sanagustin kulturgunean, doan. Kultura oinarri, musika independentearen inguruko informazioa jasotzen duen aldizkaria da MondoSonoro. Bertan aurkitu daitezke, besteak beste, albisteak, kontzertuetako eta ...

Ikasturtean zehar prestatutako bi antzerki aurkeztuko dituzte ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Olaizola | 2016-06-08 : 12:48 | Kultura

Iritsi da urtean zehar egindako lana erakusteko garaia. Ilusio handiz prestatu ditugu zuentzat bi lan ...

Kantu-jira egingo dute bihar arratsaldean

Uztarria.eus | 2016-06-08 : 10:30 | Kultura

19:00etan elkartuko dira Artzubiko jolas-parkean, eta bertan arituko dira prestatu dituzten hainbat kantu abesten.

 

Informazio faltarik ez dun/k izango!

Erabiltzailearen aurpegia Masustak liburutei askie | 2016-06-08 : 10:13 | Kultura

Masustak Liburutei Askien webgunearen aipamen-propagandarekin eman nahi diogu hasera Uztarriako Komunitateko atalari bihotza eta larrua gorri, beltz eta berde dauzkagunok. Eta, bide batez, Beltza ta Gorrixe-ren berri jaso dezakezue ...

 

Emaitzak: 3090 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 ... 152 153 154 155