Kultura
'Literatuzta'-ren aurkezpena gaur izango da
2003-07-17 : 12:07 | Kultura
|Literatuzta herritarren poesi, ipuin, marrazki eta tankerakoak argitaratuko diren liburuxka, gaur, ostirala, aurkeztuko dute, Enparan dorretxearen atzeko zelaian, 22:00etan.
»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)
Oxel Arrieta arrasatearraren kartelak irabazi du Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa
2003-07-16 : 19:07 | Kultura
|Oxel Arrieta Balanzategi arrasatearraren lanak irabazi du XXI. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa.
Arte eta diseinu ikastegiko ikasleen lanen erakusketa dago Antxieta Etxean
2003-06-25 : 17:06 | Kultura
|Arte eta Diseinu ikastegiko ikasleek urtean zehar egindako lanak Antxieta Etxean daude kusgai. Astelehenean ireki zen erakusketa, eta uztailaren 11 arte zabalik egongo da.
»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)
Izarraitzko estazio megalitikoa kultur ondare izendatu dute
2003-06-25 : 17:06 | Kultura
|Gipuzkoako estazio megalitikoak ondare kulturak izendatu ditu Gipuzkoako Diputazioko Gobernu batzordeak. Horien artean dago Izarraitz ere. Ebazpenaren arabera, monumentu izendatuko dituzte, eta gune megalitikoak babestu egingo dira.
Argazki rallya egingo da Azpeitian ekainaren 22an
2003-06-16 : 17:06 | Kultura
|Azpeitiko Lehen rallya egingo da ekainaren 22an. Argazki rally berri bat izango da. Hamabi gai egongo dira, eta 36ko diapositiba karretea izango du bakoitzak. Ibilbidea herrian bertan izango da, eta 14:00etan amaituko da karretea itzultzeko epea.
Fernando Madina: "Euskal Herrian beti oso harrera ona jaso izan dugu ikuslegoaren partetik"
2003-05-13 : 16:05 | Kultura
|Fernado Madina Reincidentes musika taldeko abeslaria da. Elkartasun egunean etorri zen Azpeitira, lehen aldia zuten hemen kontzertua eskaintzen zutela. Sevillakoa izan arren, aita Lazkaokoa du eta betidanik izan du harreman berezia Euskal Herriarekin. Kazetari lanetan ere jardundakoa da, 1992-93 urteen artean Egin egunkarirako Andaluziako korreponsal aritu baitzen.
Urrestildarren altxorra kalean da
2003-05-09 : 17:05 | Kultura
|Urrestillatik datoz kantari, Urrestillako eliza kantuak eta kanta herrikoiak jaso dituzte Urrestillako musika altxorra CDan. "CD hau egin dugun guztiok Urrestillan jaio ginen. Maite dugu Urrestilla, umeak ginela Urrestillak gu maite izan gintuelako. Urrestillak eman zizkigun gero bizitzan hain baliagarriak izango zitzaizkigun gauza asko: hizkuntza, kultura, nortasuna eta kantua...", hala dio CDarekin batera argitara eman duten eta gaur bertan aurkeztu duten liburuxkako hitzaurreak.
Fermin Etxeberria zarauztarraren lanak jasoko du Udaberriko argazki rallyko lehen saria
2003-05-08 : 16:05 | Kultura
|Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako XXVI. Udaberriko Argazki Rallya maiatzaren 6an izan zen eta bertan 54 argazkilarik parte hartu zuten. Epaimahaiak Fermin Etxeberria, zarauztarraren lanari eman dio lehen saria. Sari banaketa eta aurkeztutako lanekin osatutako diapoasitiba emanaldia, maiatzaren 10ean, larunbata, izango da Azpeitiko Tren Museoko aretoan, 19:00etan. Hona, hurrenez hurren sarituak:
Lakrikun antzerki taldea aktore bila ari da
2003-04-24 : 19:04 | Kultura
|Azpeitiko Lakrikun antzerki taldea taularatu asmo duen antzerki berrirako antzezle bila ari da. Horregatik, bilera irekia antolatu dute astearterako, apirilaren 29rako.
'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlanerako sarrerak jarri dira saltzen
2003-04-24 : 17:04 | Kultura
|Zuhatz, Orkatz eta Pastorkua tabernetan eta Uztarriaren egoitzan (Julian Elorza Hiribidea 4-2 ezkerra) jarri dira saltzen maiatzaren 2an, Soreasun, izango den Gorringo taldearen Kutsidazu bidea, Ixabel
antzezlanerako sarrerak.
'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlana maiatzaren 2an izango da eta ez 9an
2003-04-11 : 17:04 | Kultura
|Iragarri bezala bi emanaldi izango dira, 20:30ean eta 22:30ean
II. Kulturaldiko lehen ekitaldia izango da
Antzerki Topaketarako Kartel Lehiaketarako deialdia
2003-03-27 : 13:03 | Kultura
|Aurtengo XXI. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketarako deialdia egin berri du Udalak. Lehiaketara kartela aurkezteko epea apirilaren 1ean irekitzen da, eta maiatzaren 30a arte izango da zabalik. Epaimahaiak erabakia, berriz, uztailean hartuko du. Kartel sarituak 900 euro jasoko ditu, eta lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin batera erakusgai izango da.
Silvia Etxaniz, Ainitze Urbieta, Juan Mari Odriozola eta Urko Egaña dira Erniarraitz Bertso paper lehiaketako irabazleak
2003-03-24 : 17:03 | Kultura
|Ostiralean, martxoaren 21ean, amaitu zen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako III. Bertso Astea Azkoitiko Floreagan egindako ekitaldiarekin. Xabier Amurizak Lazkao Txiki bat bateko sorgina
bertso emanaldia eskaini zuen eta ekitaldi horretan bertan II. Bertso Paper lehiaketako sariak banatu ziren. Silvia Etxaniz eta Ainitze Urbieta dira A mailako -18 urtetik beherako- irabazleak eta Juan Mari Odriozola eta Urko Egaña, berriz, B mailakoak -18 urtetik gorakoak. Hauen lanak jarraian dituzu.
Sokamuturra eta inauteriak 'XXIV. Juan Antxieta' argazki lehiaketan
2003-02-12 : 16:02 | Kultura
|XXIV. Kutxa Juan Antxieta
Argazki Lehiaketako oinarriak dagoeneko ezagutzera eman ditu Gipuzkoako Donostia Kutxak. Lehiaketak ohi bezala inauteri jaietako sokamuturra izango du gaia, eta inauteri giroa egokien jasotzen duen argazkia ere sarituko da.
Patxi Altunari buruzko liburuxka biografikoa dagoeneko salgai da
2003-02-10 : 15:02 | Kultura
|Larunbatean aurkeztu zen Patxi Altuna euskaltzain eta jesulagunaren biografia. Eta gaur arratsaldetik aurrera 7 eurotan salgai da herriko taberna eta dendetan.
»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)
Aitor Aranak irabazi du haur eta gazte literaturako Baporea saria
2003-01-31 : 15:01 | Kultura
|Aitor Aranak, Urrestillan bizi den idazle legazpiarrak, haur eta gazte literaturako Baporea saria irabazi du. Aitorrek Azken gurasoak
narrazio lana aurkeztu zuen lehiaketara, eta epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia.
Segabathor taldeak Gazte Leiho lehiaketako lehen saria eskuratu du, heavy atalean
2003-01-31 : 14:01 | Kultura
|Gure Irratiak hirugarrenez antolatu du Gazte Leiho lehiaketa. Eta oraingo honetan bai, Segabathor taldeak, heavy-rock atalean, lehen saria eskuratu du. Lehen edizioan, 2000. urtean, hirugarren saria eskuratu zuen.
Nagore Aranburuk 'Kutxidazu bidea, Ixabel' antzerkirako moldatu du
2003-01-23 : 12:01 | Kultura
|Nagore Aranburu aktore azpeitiarra, Joxean Sagastizabalen Kutxidazu bidea, Ixabel
liburua antzerkirako egikotzen aritu da. Anjel Alkainek gidatzen duen Gorringo taldea ari da antzerki lan hau prestatzen, laster taularatzeko asmotan.
»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)
Gorka Azkune azpeitiarrak jaso du Caf-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako gazteen sari berezia
2003-01-17 : 20:01 | Kultura
|Gaur jaso du Gorka Azkune azpeitiarrak Caf-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako gazteen sari berezia Naturaren seme eskutuak
lanagatik. Sari berezi hau 25 urte azpiko gazteentzat da, eta 300ko diru saria eskuratu du Gorkak.
»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)
Organu Erromantikoaren IV. Nazioarteko Zikloa Azpeitian ere izango da
2003-01-14 : 19:01 | Kultura
|Loiolako Basilika eraberritze lanen ondoren berriro zabaldu dela eta, orainarte Azkoitia eta Bergarako herriek antolatu ohi zuten Organu Erromantikoen Nazioarteko Ziklora batu da Azpeitia ere, eta honela zikloaren IV edizio honetan bi kontzertu eskainiko dira Basilikan. Kontzertuak Willibald Guggenmos-ek, Munich-eko Katedraleko organista nagusiak eta Esteban Elizondok, Donostiako Kontsebatorioko Organu Katedradunak eskainiko dituzte.
Emaitzak: 4057 | Orriak: 1 2 3 4 ... 197 198 199 200 201 202 203