Kultura

'Ben-Hur' eta 'Tximinoen erresuma' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus | 2016-09-08 : 11:11 | Kultura

Bueltan da zine denboraldia Soreasu antzokira, eta datorren asteburuan eskainiko dute denboraldiko aurreneko filma. Zapatuan, irailak 10, Ben-Hur filma emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, hilak 11, gaztetxoentzat Tximinoen ...

Xabier Madina abeslari ohia hil da

Uztarria.eus | 2016-09-07 : 10:17 | Kultura

Gaur, irailak 7, goizean hil da. Bakarlari moduan nahiz musika taldeetan aritutakoa zen Madina.

 

Musika estudioan sartuta

Uztarria.eus | 2016-09-06 : 12:31 | Kultura

 

Uda aurretik, uda bitartean eta uda amaitzear den honetan, musika estudioan murgilduta izan dira Ezinean, Errime eta Ezten taldeak. Erraiak proiektua ere aurrera doa, eta sortzaileak hasita daude ahotsen eta ...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Larraitz Larrañagak eta Amets Amubietak Zarauzko Binakako Dantza Txapelketa irabazi dute

Uztarria.eus | 2016-09-04 : 09:32

Euskal Astearen bueltan, binakako dantza txapelketak jokatu dituzte Zarautzen. Atzo, hilak 3, helduen txapelketaren txanda izan zen, eta Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrak izan ziren nagusi. Guztira sei ...

Juan Luis Moraza artistaren 'Tug of war' ekitaldia egin dute nuarbetarrek lagunduta

Uztarria.eus | 2016-09-03 : 15:26 | Kultura

 

Eguraldia lagun, Juan Luis Moraza artistak zuzenduta Tug of war (gerrako tiraldia) ekitaldia egin dute gaur, irailak 3, Nuarbeko Olaetxe zelaian. Goizetik hasita izan da zer egin eta zertaz gozatu ...

»» Ikusi argazki guztiak (19) »» Erantzunak: 1 (Reyes Requejo-Agirre)

Zine denboraldia irailaren 10ean itzuliko da Soreasu Antzokira

Uztarria.eus | 2016-09-01 : 09:40 | Kultura

Orain arteko ordutegi berean eskainiko dituzte filmak, eta sarrerak internez bidez erosi ahal izango dira, Kulturaz.eus webgunean. 

 

Juan Luis Morazaren 'Tug of war' ekitaldia egingo dute Nuarben eta Soreasu Antzokian, irailaren 1etik 3ra bitartean

Uztarria.eus | 2016-08-31 : 15:56 | Kultura

Irailaren 3an Juan Luis Moraza artistak zuzendutako Tug of war, [gerrako tiraldia] ekitaldia egingo da Nuarbeko Olaetxe zelaian, 12:00etan, eta sardinada izango da ondoren. Aurretik, berriz, Nuarbeko Sokatiraren Museoa bisitatzeko aukera izango da. Autobusa antolatu dute Nuarbera joateko; 10:40ean abiatuko da Anbulatoriotik, eta ekitaldia amaitutakoan itzuliko da. 

Irailaren 1ean eta 2an bi film emanaldi izango dira Soreasu Antzokian, La conquista de Albania eta Lamerica; eta filmen inguruko solasaldia izango da ondoren, Morazaren eskutik.

 

Udal liburutegiak ohiko ordutegia izango du bihartik aurrera

Uztarria.eus | 2016-08-31 : 09:35 | Kultura

Astegunetan, goizez 09:00etatik 13:00etara izango da zabalik; eta arratsaldetan 15:30etik 20:00etara. Zapatuetan goizez bakarrik irekiko da, 09:00etatik 13:00etara bitartean.

 

Juan Luis Moraza: "Nuarbeko Sokatira Taldeak erakutsi didan eskuzabaltasuna izugarria izan da"

Uztarria.eus | 2016-08-18 : 10:48 | Kultura

Irailaren 3an Nuarben egingo da Donostia 2016ko Bake Ituna proiektuko saioetako bat. Gerra eta honek sortutako tentsioa lantzea izango da helburua; eta Juan Luis Moraza eskultorea (Gasteiz, 1960) arduratuko da horretaz, Tug of war, gerrako tiraldia, bezala izendatu duen ekitaldiaren bidez. Morazak Nuarbeko Sokatira Taldearen laguntzarekin prestatu du ekitaldia. Sokatiraren bidez, “elkartasunaren eta parte-hartzearen indarra” adierazten saiatuko da; bere hitzetan, “proiektu zirraragarria” izango denarekin.

Topaketa irailaren 3an izango da, 11:00etan, Nuarbeko frontoian, eta ondoren Sokatiraren museoa bisitatuko dute. Ekitaldia, berriz, 12:00etan izango da, Nuarbeko Olaetxe zelaian; eta ondoren sardina-jana egingo dute. Parte hartu nahi dutenek aldiriakafueras@dss2016.eu helbidera idatzi beharko dute aurrez.

 

Udal liburutegia zabalik dago dagoeneko

Uztarria.eus | 2016-08-17 : 11:59 | Kultura

Iraliaren 1a bitartean udako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 08:30etatik 14:00etara.

 

Organo Erromantikoaren zikloko nazioarteko ikasleak Loiolan izan dira

Uztarria.eus | 2016-08-10 : 11:57 | Kultura

Astelehenean hasi zen ikastaroa; eta ostiralean, hilak 12, amaituko da ikasleek Donostiako Santa Maria elizan eskainiko duten kontzertuarekin. 

 

Burkhard Ascherl organo-jolearen emanaldia izango da Loiolan

Uztarria.eus | 2016-08-08 : 10:18 | Kultura

Hilaren 10ean, asteazkena, izango da emanaldia, 20:00etan. 

Go!azen telesailerako extra bila dabiltza

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturgunea | 2016-08-05 : 12:59 | Kultura

Pausokak telesail musikala abuztuan zehar grabatuko du Esklabetan. Asteartean hasiko dira (10:00etan) eta extra lanak egiteko prest dauden norbanakoen bila dabiltza. Nahi duenak goazen@eitb.eus helbidera izena eta telefono zenbakia bidaltzeko eskatu dute. Trukean, grabazioa ikusteko aukera eta bazkaria eskainiko diete parte-hartzaileei.

 

Jazz kontzertuak izango dira hilaren 21ean eta 28an

Uztarria.eus | 2016-08-05 : 11:34 | Kultura

Chelonians eta Vineyard birds taldeek eskeiniko dituzte kontzertuak. Plazan izango dira biak, 19:00etan.

 

Joxean Agirre: "Nire narratzaile maskulinoa lekuz kanpo sentitzen da, zalantzatia da"

Berria | 2016-08-05 : 10:07 | Kultura

Gizonezkoak zenbait segurtasun galdu ditu; nora ezean da, baina idazleari literatura egiteko bazka ematen dio. Paradoxak sorkuntza elikatzen du. Posizioa aldatzekotan, aspaldi aldatu zuela dio, baina prestatzen ari den hurrengo lanean emakume bati emango dio ahotsa lehen pertsonan.

'Las vidas de Grace' eta 'Lejos de los hombres' filmak izango dira ikusgai plazan

Uztarria.eus | 2016-08-04 : 10:53 | Kultura

Udan Soreasuko zinema emanaldiak eteten badira ere, abuztuan bi film ikusteko aukera izango da plazan, aire librean. Las vidas de Grace eta Lejos de los hombres filmak eskainiko dituzte; lehenengoa ...

Iñaki Etxenagusiak hirugarren postua lortu du Zestoako argazki rallyan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2016-08-04 : 09:43 | Kultura

 

Joan den ekainaren 26an Zestoako Argazki elkarteak antolatutako rallyan hirugarren postua lortu zuen Iñaki Etxenagusia azpeitiarrak. Rallyaren irabazlea Imanol Manterola zumaiarra izan zen, eta bigarren postuan Jose Angel Amutxastegi ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta nagusi XLII. Bizkaiko Dantza Suelto Txapelketan

Uztarria.eus | 2016-08-03 : 13:59 | Kultura

Hiru hilabetean bikoteak lortu duen hirugarren txapela da Bizkaikoa, Arabakoarekin eta Gipuzkoarekin batera. 

 

Isiltzera doa 'eskandalue'

Gipuzkoako Hitza | 2016-07-29 : 11:03 | Kultura

Aurreneko aldiz Marea Arroxaren kalejira baterako elkartu ziren. Egun berean baina sei urtera, bihar, Skandalue elektrotxarangak ibilbideko azken kontzertua emango du. Izan ere, 2010eko uztailaren 30 hartan, "behin jotzeko" elkartu ziren hainbat azpeitiar. Ordutik, han eta hemen eman dituzte kontzertuak, eta taldea haziz joan da urte hauetan guztietan. 

 

Zezenketen gaineko argazki erakusketa martxan da Betharramen

Uztarria.eus | 2016-07-26 : 19:15 | Kultura

 

Joan den zapatuan, uztailak 23, ireki zuten Betharrameko aretoan San Inazio festekin batera Azpeitiko zezenketen gainean urtero egiten duten argazki erakusketa. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ateratako ia 50 argazki ikus ...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Emaitzak: 3118 | Orriak: 1 2 3 4 5 ... 153 154 155 156