Kultura

‘Literatuzta’-ren 8. zenbakia kalean da

Uztarria | 2006-05-02 : 15:05 | Kultura

Aldizkari honetan idazleak gai librean aritu dira

Uztarriako bazkideek aste honetan jasoko dute beraien etxeetan

 

Maiatzaren 2an Eskolarteko Bertso Jaialdia izango da

Uztarria | 2006-04-28 : 15:04 | Kultura

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako, Karmelo Etxegarai Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko 5. eta 6. mailako gazteek parte hartuko dute

Jaialdia Izarraitz pilotalekuan 19:00etan izango da

Antzerki Topaketak egiteko "alternatibak" aztertzen ari da Udala

Urola Kostako Hitza | 2006-04-26 : 09:04 | Kultura

XXIV. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa maiatzaren 2tik ekainaren 2ra bitartean izango da zabalik

Aurtengoan Lakrikun antzerki taldeak ez du lan berririk estreinatuko Topaketetan (Urola Kostako Hitza)

Maiatzean zabalduko dute Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa

Uztarria | 2006-04-19 : 13:04 | Kultura

Kartelak maiatzaren 2tik ekainaren 2ra bitartean aurkeztu beharko dira

Ekainean, aurkeztutako lanen erakusketa egingo dute; uztailean emango dute jakitera epaimahaiaren erabakia

Iñaki Etxenagusiaren argazkia, gustukoena

Urola Kostako Hitza | 2006-04-10 : 15:04 | Kultura

Inauterietako eta sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketa apirilaren 22a arte zabalik dago Betharrametan

Erakusketako zortzi argazkirekin bilduma egin dugu (Urola Kostako Hitza)

 

Eskuko kultur agenda kalean da

Uztarria | 2006-04-06 : 13:04 | Kultura

Uztarria Kultur Koordinakundea herriko kultur agenda ateratzen hasi da

Hilero aterako du eta, toki publikoetan eta tabernatan eskuratu ahal izango da

 

Trenaren Museoak apirilaren 13an hasiko du denboraldia

Urola Kostako Hitza | 2006-04-06 : 12:04 | Kultura

Museoa eta Lasao arteko ibilbidea egiten duen lurrun trenaren zerbitzua indartu egin dute C-7 zaharberrituarekin (Urola Kostako Hitza)

 

Hazparne ere kultur etxerik gabe

Uztarria eta Berria | 2006-04-04 : 14:04 | Kultura

Martxoaren 22an segurtasun batzordeak egoitza egoera txarrean dagoela ondorioztatu eta etxea ixteko agindua eman zuen

Kultur taldeek Udalaren "axolagabekeria" salatu dute

Betharrametako aretoa kultur ekitaldi txikietarako egokitu du Udalak

Urola Kostako Hitza | 2006-03-31 : 11:03 | Kultura

Larunbatetik aurrera, asteburuetan, DVD formatoko filmak botatzen hasiko dira

Sarrera bi euro kostatuko da (Urola Kostako Hitza)

Tiobibo taldearen bideoklipa: 'Koloreak'

Uztarria | 2006-03-28 : 12:03 | Kultura

Tiobibo Azpeitiko rock taldeak hiru bideoklip grabatu ditu

Koloreak izeneko bideoklipa osorik ikusteko aukera, hementxe

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Larunbatetan ere Udal Liburutegia ireki egingo dute

Urola Kostako Hitza | 2006-03-28 : 10:03 | Kultura

Gaur egun 14.962 dokumentu daude: helduen atalean sailkatuta 10.796, eta haur eta gazteenean 4.166

Maiatzean multimedia zerbitzua jarri nahi dute Udal Liburutegian (Urola Kostako Hitza)

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Udaberriko irudien ehiza

Urola Kostako Hitza | 2006-03-28 : 10:03 | Kultura

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, apirilaren 2an Urola Bailareko XXIX. Argazki Rallyan ariko dira inguruko argazkilaritza zaletuak

Antolatzaileek sei gai emango dituzte egunean bertan, eta Azpeitia-Aizarnazabal-Zumaia-Azpeitia ibilbidean atera beharko dira argazkiak

Iriondo: "Soinu txikia erabat baztertuta egon zen garaiak ezagutu ditut"

Gara | 2006-03-19 : 15:03 | Kultura

Joxe Mari Iriondori omenaldia egin diote gaur Azpeitiko kiroldegian trikitiaren bultzagile izateagatik (Gara)

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Itsasiren egoitza, Jesus Maria eraikina

Urola Kostako Hitza | 2006-03-18 : 11:03 | Kultura

Ikasleen gurasoekin hitz egin ostean Udalaren bigarren proposamena onartzea erabaki du Itsasi Dantza Taldeak

Egoitza berria, lehen Uztaro Haur Eskola zegoen lekuan izango dute dantzariek (Urola Kostako Hitza)

Haritz Etxeberria: "Eliteko bertsolariekin kantatzeak ilusioa egiten du"

Uztarria | 2006-03-16 : 17:03 | Kultura

Xabier Silveira, Amets Arzallus, Amaia Agirre, Oihane Enbeita eta Jon Maiarekin batera kantatuko du Haritz Etxeberria Ministrok ostiralean Gaztetxeko bertso saioan

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Trikiti Jaialdian Jose Mari Iriondo omenduko dute

Uztarria | 2006-03-14 : 15:03 | Kultura

Herri Irratian lanean ibili zenean "trikiti munduari emandako bultzadagatik" omenduko dute kazetari azpeitiarra

Jaialdia igandean izango da, 19:00etan Azpeitiko kiroldegian izango da (Berria)

Jose Artetxe kalean, idazlea gogoan

Uztarria eta Urola Kostako Hitza | 2006-03-12 : 16:03 | Kultura

Gaur (igandea) idazle azpeitiarra jaio zeneko mendeurrena ospatu dute haren irudiaren aurrean

Ekitaldian, besteak beste, Txiki Benegas PSE-EEko buruzagi historikoa izan da, pertsonalki ezagutzen zuela eta

 

Jose Artetxe idazlearen jaiotzaren mendeurrena ospatuko dute igandean

Urola Kostako Hitza | 2006-03-07 : 15:03 | Kultura

Azpeitiko Udalak ospakizun ekitaldia antolatu du iganderako

Ekainean Jose Artetxeri buruzko liburu bat argitaratuko dute (Urola Kostako Hitza)

Loiolari buruzko liburua egitea onartu dute

Urola Kostako Hitza | 2006-03-02 : 13:03 | Kultura

Santutegiaren "edertasun arkitektonikoa eta artistikoa" jasoko ditu (Urola Kostako Hitza)

Juan Antxieta Argazki Lehiaketak XXVII. edizioa du aurtengoa

Uztarria | 2006-02-22 : 17:02 | Kultura

Inauteri jaietako sokamuturra eta inauteri giroa egokien jasotzen dituzten argazkiak sarituko dituzte

Sari banaketa apirilaren 1ean izango da; ondoren, argazkiak Betharrametako aretoan izango dira ikusgai

Emaitzak: 4171 | Orriak: 1 2 3 4 ... 190 191 192 193 194 195 196 197 ... 206 207 208 209