Kultura

Patxi Altunari buruzko liburuxka biografikoa dagoeneko salgai da

uztarria@uztarria.com | 2003-02-10 : 15:02 | Kultura

Larunbatean aurkeztu zen Patxi Altuna euskaltzain eta jesulagunaren biografia. Eta gaur arratsaldetik aurrera 7 eurotan salgai da herriko taberna eta dendetan.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Aitor Aranak irabazi du haur eta gazte literaturako Baporea saria

Uztarria.eus | 2003-01-31 : 15:01 | Kultura

Aitor Aranak, Urrestillan bizi den idazle legazpiarrak, haur eta gazte literaturako Baporea saria irabazi du. Aitorrek Azken gurasoak narrazio lana aurkeztu zuen lehiaketara, eta epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia.

Segabathor taldeak Gazte Leiho lehiaketako lehen saria eskuratu du, heavy atalean

Uztarria.eus | 2003-01-31 : 14:01 | Kultura

Gure Irratiak hirugarrenez antolatu du Gazte Leiho lehiaketa. Eta oraingo honetan bai, Segabathor taldeak, heavy-rock atalean, lehen saria eskuratu du. Lehen edizioan, 2000. urtean, hirugarren saria eskuratu zuen.

Nagore Aranburuk 'Kutxidazu bidea, Ixabel' antzerkirako moldatu du

Uztarria.eus | 2003-01-23 : 12:01 | Kultura

Nagore Aranburu aktore azpeitiarra, Joxean Sagastizabalen Kutxidazu bidea, Ixabel liburua antzerkirako egikotzen aritu da. Anjel Alkainek gidatzen duen Gorringo taldea ari da antzerki lan hau prestatzen, laster taularatzeko asmotan.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Gorka Azkune azpeitiarrak jaso du Caf-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako gazteen sari berezia

Uztarria.eus | 2003-01-17 : 20:01 | Kultura

Gaur jaso du Gorka Azkune azpeitiarrak Caf-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako gazteen sari berezia Naturaren seme eskutuak lanagatik. Sari berezi hau 25 urte azpiko gazteentzat da, eta 300€ko diru saria eskuratu du Gorkak.

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Organu Erromantikoaren IV. Nazioarteko Zikloa Azpeitian ere izango da

Uztarria.eus | 2003-01-14 : 19:01 | Kultura

Loiolako Basilika eraberritze lanen ondoren berriro zabaldu dela eta, orainarte Azkoitia eta Bergarako herriek antolatu ohi zuten Organu Erromantikoen Nazioarteko Ziklora batu da Azpeitia ere, eta honela zikloaren IV edizio honetan bi kontzertu eskainiko dira Basilikan. Kontzertuak Willibald Guggenmos-ek, Munich-eko Katedraleko organista nagusiak eta Esteban Elizondok, Donostiako Kontsebatorioko Organu Katedradunak eskainiko dituzte.

12 TRIBU-ren bigarren diskoa kalean da

12 TRIBU | 2003-01-03 : 21:01 | Kultura

"in it together" 12 Tribu talde azpeitiarraren bigarren diskoa kalean da. Reggae, ska edota dub doinuak jorratzen dira lan honetan.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Goxube taldea finalean izango da Bertso Parranda 2002an

Uztarria.eus | 2002-12-16 : 14:12 | Kultura

Ostiralean, abenduaren 13an, Zestoako Uztapide tabernan, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Parranda 2002ko lehen finalaurrekoa izan zen. Bi talde aritu ziren bertan: Beti Gazte eta Goxube. Goxube taldeak egin zuen aurrera, ondorioz finalean izango da.

 

Jokin Uranga Bertsolari Gazteen Xenpelar Sarian arituko da

Uztarria.eus | 2002-12-05 : 20:12 | Kultura

Errenteriako Ereintza Elkarteak antolatutako Bertsolari Gazteen XVII. Xenpelar Sarian arituko da Jokin Uranga bertsolari azpeitiarra. Gaur, 20:30ean izango da afaria eta afalostean jokatuko da kanporaketa Egi-Luze sagardotegian.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Inoiz baino artista gehiagoren lanak Urolaldeko Artisten Erakusketan

Uztarria.eus | 2002-12-05 : 13:12 | Kultura

Antxieta Etxean Kutxak antolatuta egiten den Urolaldeko Artisten XXI. Erakusketak inoiz baino artista gehiago bildu ditu. Urolaldeko 30 artisten lanak dira erakusgai Antxietan.

 

Nagore Aranburu:"Topaketetek erreferentzi puntu bat izan behar lukete taldeak biltzeko eta gauza desberdinetaz mintzatzeko"

Uztarria.com | 2002-11-26 : 17:11 | Kultura

Nagore Aranburu azpeitiarra, Azpeitiko Euskal Antzeki Topaketetan izan da Natatxa eta bere lagunak antzezlanarekin. Azaroaren 24an izan zen Soreasun antzezlana eta aretoa jendez bete zen.

 

Jende ugari bildu zen Itsasiren 25. urteurreneko azken emanaldira

Uztarria.eus | 2002-11-25 : 11:11 | Kultura

Itsasi Euskal Kultur Taldeak ekitaldi jendetsu batean zilarrezko ezteien azken ospakizuna izan zuen Izarraitz pilotalekuan larunbatean. Lehena, oraina eta geroa emanaldian 158 lagunek hartu zuten parte, taldeko partaide izan ziren eta gaur egun diren musiko nahiz dantzariek.

 

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Asteburuan ospatuko du Santa Zezilia eguna Udal Musika Bandak

Uztarria.eus | 2002-11-21 : 16:11 | Kultura

Bihar, arazoaren 22a Santa Zezilia eguna dugu, musikarien eguna, eta urtero bezala, gure herriko bandak astebururako hainbat emanaldi aurreikusi ditu egun handia ospatzeko. Aurtengo ospakizunen baitan bandak Jabier Bergara Pio eta Joxe Arruti Josetxo omenduko ditu eta zutohial berria estreinatuko du.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Behetarrak taldea aurrera Bertso Parranda 2002an

Uztarria.eus | 2002-11-18 : 11:11 | Kultura

Pasa den ostiralean Orkatz tabernan Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu duen Bertso Parranda 2002ko bigarren saioa izan zen. Bertso saioan Behetarrak eta Mak taldeak aritu ziren eta aurkezle lanetan, berriz, Ainara Betegi aritu zen. Behetarrak taldea finalaurrekoetara pasatu da.

 

aurkitu.com webgunea berrituta

Aitor Priya | 2002-11-12 : 13:11 | Kultura

Azpeitiko beste webguneak, www.aurkitu.com-ek bere diseinua aldatu du, orain, lehen baino zerbitzu gehiago ditu.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Aktorearen Egunean Kontxu Odriozolari omenaldi jendetsua egin zitzaion

Uztarria.eus | 2002-11-11 : 12:11 | Kultura

Kontxu Odriozolaren omenaldiarekin, hasi zen aurtengo XX. Euskal Antzerki Topaketak larunbatean. Soreasu antzokira azpeitiar ugari hurbildu zen omenaldirako. 19:00etan hasi zen ekitaldiak Aitor Gorrotxategi, Kultura Batzordeko Burua izan zuen aurkezle eta Kontxuk, Loli Astoreka, Arantxa Gurmendi eta Aizpea Goenaga, lankideak, Pedro Otaegi, lankideaz gain umetako laguna, eta Pako Aristi, bere biografiaren idazlea, izan zituen lagun mahaian.

 

Erreka taldea aurrera Bertso Parranda 2002an

Uztarria.eus | 2002-11-11 : 10:11 | Kultura

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu duen Bertso Parranda 2002ko lehen saioa pasa den ostiralean izan zen Korrale tabernan. Bertso saioan Bota eta Erreka taldeak aritu ziren eta aurkezle, berriz, Aitzol Iparragirre aritu zen. Erreka taldea finalaurrekoetara pasatu da.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Euskal Antzerki Topaketen XX. edizioa aurkeztu da

Uztarria.eus | 2002-11-08 : 16:11 | Kultura

Gaur, azaroak 8, eguerdian Azpeitiko Udaletxean XX. Euskal Antzerki Topaketen aurkezpena egin da. Aurkezpenarekin batera topaketak habian jarri dira. Bihar, Soreasun, 19:00etan, izango da lehen ekitaldia: Aktorearen Eguna ospatuko da eta bertan, Kontxu Odriozola azpeitiarra omenduko da eta Pako Aristik honi buruz idatzitako liburua aurkeztuko da.

 

Kultur taldeek dirulaguntzak eskatzeko epea ostiralean zabalduko da

Udala Kultura Saila | 2002-10-28 : 15:10 | Kultura

Azpeitiko kultur taldeek 2003 urterako dirulaguntza eskaerak udalera bidaltzeko epea azaroaren 1ean irekiko da, eta 30ean itxiko da.

Urolaldeko Artisten XXI. Erakusketarako deialdia

Antxieta Etxea | 2002-10-14 : 13:10 | Kultura

Urolaldeko aritistak eragin eta beraien lanak ezagutzera eman nahirik, KUTXAk, Azpeitiko bere Antxieta Etxeko Erakusketa aretoa eskaintzen du Urolaldeko Artisten Erakusketa aurkezteko, oinarri hauen bidez:

Emaitzak: 3843 | Orriak: 1 2 3 4 ... 187 188 189 190 191 192 193