Kultura

Javier Arizabaloren kartela izango da Antzerki Topaketetako irudia

Uztarria.eus | 2002-09-19 : 15:09 | Kultura

Javier Arizabalo Garcia irundarra izan da XX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketako irabazlea. Jabierren kartelak epaimahaiaren iritsia eta erakusketaren ikuslegoek emandako puntuaketa kontutan hartuta irabazi du. Bere lana antzerki topaketetako irudia izango da, eta 901€ (150.000pzta) jasoko ditu sari bezala.

 

Urko Egañak jaso du Lazkao Txikiko bigarren saria

Uztarria.eus | 2002-09-18 : 10:09 | Kultura

Ordiziako Lazkao Txiki Bertso-Paper Lehiaketako bigarren saria Urko Egañak irabazi du, helduen mailan. Urkok Mendia izeneko bertso-sortarekin jaso zuen saria irailaren 15ean, igandean Ordiziako Barrena Kultur Etxean Argi-Berri Elkartearen eskutik. Hona hemen bertso-sorta oso-osorik.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Itsasiren bideoa eta liburua kalean dira

Uztarria.eus | 2002-09-16 : 12:09 | Kultura

Irailaren 14an Itsasi Dantza Taldekoek 25. urteurreneko ekitaldien barruan, taldearen 25 urteotako ibildidea jaso dute liburu eta bideo batean. Liburua Nekane Larrañaga eta Jose Luis Aizpuru, biak Itsasi Dantza Taldeko kide ohiak idatzi dute. Biseoaren egileak, berriz, Xabier Briz taldeko kide ohia eta Agustin Lizarralde, taldearekin era batera edo bestera lotura duena, izan dira.

 

Nagore Aranburu 'Natatxa' da Txaloren azken lanean

Uztarria.eus | 2002-09-13 : 12:09 | Kultura

Nagore Aranburu, aktore azpeitiarrak, Natatxarena egingo du Txalo Produkzioak gaur estreintatuko duen Natatxa antzezlanean. Estreinaldia Gernikako Lizeo antzokian izango da arratsaldeko 17:30ean. Antzezlana Mari Pescceti argentinarrak idatzitako Natatxa liburuan oinarritu da, eta Pablo Valdesek egin du egokitzapena.

 

Urrestilla Zubi Zar Conectionen Triku Festa

Uztarria.eus | 2002-09-13 : 11:09 | Kultura

Urrestilla eta Zubi Zar-eko musika taldeek datorren asterako Triku Festa izeneko musika jaialdia antolatu dute Urrestilla eta Zubi Zar Conection izenpean. Musika jaialdia ostegunetik, irailaren 19tik, igandera, irailaren 22ra, bitartean izango da. Bertan herriko eta kanpoko taldeak arituko dira.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bapo zebiltzak

Uztarria.com | 2002-09-10 : 10:09 | Kultura

Imanol Lazkano azpeitiarrak, aurtengo Basarri bertso-paper lehiaketaren bigarren saria eraman du, "Bapo zebiltzak" izeneko bertso-sortarekin. Joan den larunbatean abestu zituen 10 bertsoak Zarautzen ospatu zen sari-banaketan, eta hona hemen, orain, bertso-sorta, oso-osorik.

 

Helduen Bertso Eskola Azpeitian

Erniarraitz Bertsozale Elkartea | 2002-09-04 : 11:09 | Kultura

Helduen Bertso Eskola badator aurten ere eta inoiz baino indartsuago. Orainarte helduen mailan bi talde izan dira, aurten hirugarren bat ere nahi genuke martxan jarri. Irailaren 25ean 21:00etan izango da lehen bilera.

Bi azpeitiar Bertsolari Gazteen Txapelketako finalean arituko dira

Uztarria.eus | 2002-09-03 : 13:09 | Kultura

Beñat Lizaso eta Jokin Uranga azpeitiar bertsolari gazteak 26. Bertsolari Gazteen Txapelketan finalerako sailkatu dira. Irailaren 6an izango da finala Zarautzeko Zinema Pilotalekuan 22:00etan. Bertan, Imanol Lazkanok Basarri Bertsopaper Lehiaketako 18. ekitaldiko bigarren saria jasoko du "Bapo Zebiltzak" bertso sortarengatik.

Loiolako Basilika ireki da barruko zaharberritzea amaitu ondoren

Uztarria.com | 2002-07-19 : 13:07 | Kultura

Loiolako Basilikako barrualdean bi urte hauetan (2001-2002) egin diren zaharberritze lanak kupulan, danborrean eta lurzoruan egin dira. 992.000 euroko aurrekontua izan dute obrek eta 19 hilabete behar izan dira lanak bukatzeko. Aldundiak Eskualdeen garapeneko Fondo Europarretik diru laguntzak eskuratu ahal izan ditu. Gaur, uztailaren 19a, aurkeztu dute Basilika berrituta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta zaharberritze lanak egin dituen C.P.A enpresako (Conservación de Patrimonio Artistico) arduradunek. Aurkezpenean Luis Mari Bandres Aldundiko kulturako diputatua, Graviela Vives Aldundiko Jabego historiko-artistiko, artxibo eta museo ondareen zerbitzuko burua, Luis Astrain Aldundiko arkitektura zerbitzuko burua, Enrique Aizpurua obraren zuzendariak eta Jose Maria Cabrera enpresa ahaolkularia izan dira. Aurkezpen ekitaldian Jesusen Lagundiari XIX. mendeko grabatu bat oparitu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Basilika itxita izan den denboran jasandako trabengatik.

 

Luar Na Lubre taldearen kontzerturako sarrerak salgai dira

Uztarria.eus | 2002-07-17 : 11:07 | Kultura

Itsasi Dantza Taldeak bere 25. urteurreneko ekitaldien barruan Luar Na Lubre talde galiziarraren kontzertua antolatu du, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 27an izango da Izarraitz Pilotalekuan. Kontzerturako dagoeneko sarrerak salgai jarri dituzte.

 

Antzerki Topaketako kartelak Betharrametan erakusgai izango dira

Udal Kultura Batzordeburua | 2002-06-27 : 12:06 | Kultura

Azpeitiko Udalak bere Kultur Batzordearen bidez EUSKADIKO XX. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAN Kartel Lehiaketa martxan jarri du.

Batasunak kultura alorreko proposamena azaldu berri du

Uztarria.com | 2002-05-20 : 17:05 | Kultura

Pasa den ostiralean, maiatzaren 17an, Batasunak kultur alorreko proposamena aurkeztu zuen prentsaurrekoan. Batasunak derrigorra jotzen du kultura eta kultur dinamikak merkatuaren eta estatuen logika zapaltzaileetatik aske izatea. Kultura fenomeno soziala dela dio Batasunak, bizia, tresna eraldatzaile eta aurrerakoi moduan ulertzen dena hain zuzen ere. Bestalde, kultur eredu ezkertiar eta askatzaileraren alde lan egingo duela jakitera eman zuen, baita ere kultura parte hartzailearen alde.

 

Itsasi Taldearen musika kontzertua izango da igandean plazan

Itsasi Euskal Kultur Taldea | 2002-05-02 : 20:05 | Kultura

Itsasi taldearen 25. urtemuga dela eta, bertako txistulari zein musikariek asteburu musikalen zikloan, kontzertu bat eskeiniko dute igande honetan, udaletxeko arkupetan eguerdiko 12:30etan.

 

XX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa ireki da

Uztarria.eus | 2002-04-30 : 13:04 | Kultura

XX. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa ireki du Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordeak. Azpeitian urtero egin ohi diren Euskal Antzerki Topaketak direla eta, edizio bakoitzerako kartel lehiaketa bat antolatu ohi da.

 

Madrilek 275 miloi emango ditu San Agustinperako

Uztarria.com | 2002-04-19 : 18:04 | Kultura

Madrilgo gobernuak San Agustipeko aretorako 275 miloiko dirulaguntza eman du,San Agustinpen arte eszenikoetarako areto egiteko.

Pako Aristik liburu berri bat aurkeztu du

Uztarria.eus | 2002-04-09 : 13:04 | Kultura

Erein argitaletxeak, gaur, eguerdiko 12etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan hiru liburu aurkeztu ditu. Tartean, Deborah, hondartza bakarti batean, Pako Aristirena.

 

Datorren asteburuan hasiko da Azpeitiko I. Kulturaldia

Uztarria Kultur Koordinadora | 2002-02-16 : 14:02 | Kultura

Datorren asteburuan, otsailaren 23an, hasiko da Uztarria Kultur Koordinadorako taldeek antolatu duten Kulturaldia. Kultura arloan hainbat ekimen egiteko asmoa dute taldeek 2002. urteari begira.
Larunbatean aurkeztu zen Kulturaldia jendaurrean.

 

Burdinbidearen Euskal Museoak 2002. urteko jarduera programa aurkeztu du

Uztarria | 2002-01-10 : 18:01 | Kultura

Gabonetan itxita egon ondoren, pasa den asteartean, urtarrilaren 8an, zabaldu zituen ateak Burdinbidearen Euskal Museoak. Museoa egun guztietan egongo da zabalik abenduaren 22ra bitartean. Museoak eskaintzen dituen zerbitzuez gain, trakzioko lurrun tren-makinen ibilaldiak, eta Lurrun-trakzioaren Ikastaroa; museoarentzat bereziak diren zenbait egun ere ospatzeko asmoa dute.

 

Emaitzak: 3778 | Orriak: 1 2 3 4 ... 185 186 187 188 189