'Dena asmatuta dago' film laburra ikusteko eta protagonistekin solasteko aukera izango da bihar Dinamoan

Mailo Oiarzabal api 17, 09:06 Azpeitia

Xanti Agirrezabala azpeitiarra eta Jon Ander Urresti dira Jone Arriolak 2022ko Azpeitiko Sorkuntza Beketako bat jaso ondoren ondutako filmeko aktoreak. Hirurak Dinamoan izango dira bihar, proiekzioaren ondoren ikusleekin solasteko. Sarrera debalde izango da.

Doi programaren barruan, Pello Ulaziaren 'Kartoia, papera, guraizeak' lana erakutsiko dute

Nerea Uranga api 16, 13:16 Azpeitia

Pello Ulazia artistaren lana apirilaren 19tik maiatzaren 5era artean ikusgai izango da, Foru Ibilbideko udal erakustokian. Horrez gainera, 'Kartoia, papera, guraizeak' liburua aurkeztuko du etzi, osteguna, 11:00etan, Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibaren Doi erakusketa programaren barruko bigarren erakusketa izango da.

Sanagustin kulturgunea, Azpeitia
Betharram erakusketa aretoa, Azpeitia
Dinamoa sormen gunea, Azpeitia